23/10/2017

LKS-k Arrigorriagako Hiri Antolamenduko Plan Nagusia idatziko du

LKS-k eta Arrigorriagako Udalak sinatutako kontratuaren esparruan Arrigorriagako lurralde guztia kudeatzen da (hirigintza, lurralde, sektore eta ingurumen legediaren arabera egokitzeko), hirigintza tramitazioa (aurrerapen dokumentua eta hasierako eta behin betiko onespen dokumentuak), baita HAPN dokumentuaren Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren tramitazioa eta hiritarren parte-hartze Programa idaztea eta parte hartze publikoaren prozesuaren jarraipena egitea ere.

Udalak 1999ko otsailaren 8an onartutako Arau Subsidiarioak ditu. Araudi hau zaharkituta geratu zen eta horregatik 2009an, Udalak Hiri Antolakuntzako Plan Nagusi (HAPN) bat idaztea bultzatu zuen hiri eta sektoreko araudia betetzeko. 2011an prozesu hau bertan bera gelditu zen udalerriko bi gune eragiten zituen epai-prozedura batzuengatik. Epai-prozedura hauek ebatzi ondoren, Udalak prozesua berriro abiatu du, HAPN-aren idazketarako lehiaketa atera zuen eta LKS izan da lehiaketa honen esleipedun.

Arrigorriaga udalerria Bilboko hegoaldean dago, Bilboko Metropolitarren Eskualde Egitura barruan. Alonsotegi, Bilbo, Basauri, Zaratamo, Zeberio, Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga udalerriekin egiten du muga, 16.281.319 m²-ko azalera du eta 12.000 biztanle baino gehiago.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

Compartir