30/06/2017

LKS-k hizlari bezala parte hartu du Autodesk-ek Madrilen antolatutako BIMagination hitzaldian

Pasa den ekainaren 15ean ospatu zen lehen "BIMagination" ekitaldia, Autodesk-ek antolatuta, Madrilgo Melia Plaza Castilla hotelean. Eztabaida nagusia BIM ikuspegiko Azpiegitura eta Eraikuntza-ri buruzko hausnarketa izan zen. 

Ekitaldia Albert Sierra-k (Autodesk) emandako ongietorriarekin hasi zen eta jarraian Marek Suchocki-k (Autodesk) Future of Making Things & Infrastructure Market Trends aurkezpena egin zuen. Sektoreko enpresen hitzaldiak ere nabarmendu ziren: Ayesa (Fidel San Emeterio), Ferrovial (Teodoro Álvarez) eta LKS Ingeniería (Juan Carlos Ovalle eta Eva Hernán). Horietan arrakasta istorio ezberdinak azaldu ziren, BIM metodologia ikuspuntuak eta diziplina anitzeko lankidetza egoeretako informazio modelaketaren esperientziak ere.

Gero Fidel San Emeterio, Teodoro Alvarez eta Eva Hernán-ek osatutako aditu-panel batean hurrengo gaiei buruz eztabaidatu zen: BIM ikuspuntua eraikuntza sektorean, ikuspegi teknikoa, BIM inplementazioa enpresetan, merkatuen nazioartekotzea, erakunde publiko eta pribatuen aldaketen egokitzapena eta teknologia berrien (IoT, BigData, etab.) etorkizunerako ikuspegia.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

Compartir