27/06/2017

MISEk eta AYUDA EN ACCIÓNek hitzarmena izenpetu dute landa inguruneko komunitateen garapena sustatzeko

MISE-MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Enpresa eta Hezkuntza Zerbitzuen dibisioak eta Ayuda en Acción GKEak aliantza bat izenpetu dute landa eremuen garapen osorako “Smart Rural Communities” proiektua sustatzeko. Lehen esperientzia pilotua Kolonbian egingo da.

Akordioan hizketakide aritu da Mundukide Fundazioa, kooperatiben GKE, eta lehen fasean proiektuan LKS Ingeniería, Alecop, LKS eta MSI kooperatibek parte hartu dute.
 
Smart Rural Communities proiektuak komunitate horien garapena lortu nahi du honako arloetan: energia, klima aldaketaren eragina, eskuragarri izatea ura, saneamendua eta konektibitatea, mikrofinantzak edo prestakuntza pertsonentzat –bereziki, gazteak eta emakumeak-  eta erakunde eta enpresa sozialentzat.  Horretarako, lan metodologia prestatu ondoren, uztailean bidaia egingo da Kolonbiako iparraldeko landa eremuko bost komunitatea bisitatzeko eta horrela lehen eskutik ziurtatuko ahal izango da eremu horietako 1.500 pertsona inguruk osatzen duten biztanlegoak dituen behar nagusiak,  
 
Finantzazioa eskuratu ondorengo helburua da lehen pilotua 2018ko urte hasieran sustatu ahal izatea. Horrela, irtenbide osoa, iraunkorra eta eskalagarria ematea lortuko litzateke, landa eremuko komunitateetan bizi diren milaka pertsonei ahalbidetuko baitie bizitza osotasunean garatu ahal izatea euren jatorrizko lekuetan.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

The interview with the architects of KREAN deals about the Mondragón Music School as a singular project.

Last March, the Special Urban Development Plan for A.U.11 "Amue" in Azpeitia, promoted by the Town Council itself, was finally approved (B.O.G. No. 65 of 04/04/2024).

Compartir