03/11/2016

LKS “Atal Mission for Rejuvenation and Urban Transformation (AMRUT)”-en laguntzarekin Hiri Ingeniaritza proiektuak egiten ari da Indian

2015eko ekainean, Indiako Hirigintza Ministerioak Atal Mission For Rejuvenation and Urban Transformation (AMRUT) izeneko programa sortu zuen bertako 2. eta 3. mailako 500 hirientzako.  Programa honen helburu nagusia  hurrengo arloak hobetzea da: Ur hornikuntza; Saneamendua eta hondakinen kudeaketa; Uholdeak ekiditeko irtenbideak; Mugikortasunerako erraztasun iraunkorrak: eremu batzuk oinezkoentzat bihurtzea, garraio publikoak, aparkalekuak; inguru berdeen  eta leku publikoen kalitatea.  LKS, bi urtez jarraian aukeratua izan da  Panajin (Goa), AMRUT misioaren babesean, proiektuak garatzeko.

2014ean LKS-k Panaji hirirako egindako Master Planean zehaztutako irizpideak kontuan izanik eta bere garapenerako ezarritako lehentasunak jarraituz, ingeniari eta hirigile taldea hainbat proiektu garatzen eta betetzen ari da: Mandovi ibaiko pasealekuaren paisaia eta hobekuntza; Church Square plaza (hiriko plazarik garrantzitsuena); Patto zonaldeko ibaiaren gaineko pasagunea; Riband arrantzaleen merkatua eta kaia; 18 de Junio, Almaran Borkar eta MG kaleak oinezkoentzat bihurtu; Carazalem umeentzako parkea eta RIA Internazionaleko Zubia. 

Proiektuen amaiera zabalpen handi bat izango da hiriarentzako eta hiri ehun orekatua eta azpiegitura publiko integratu bat izatearen ametsa,  neurri batean, beteko da.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

Compartir