28/09/2016

LKS-ren karbono aztarnaren erregistro nazionalean izen ematea

LKS aurrera doa bere 2015eko helburuan.  Aztarnaren erregistroa urtea amaitu eta gero egin daiteke soilik; konpentsaziorako lehen urratsa da hau eta LKS, KARBONO NEUTRO ENPRESA bezala aurkeztu dadin ere.  Lehen pauso hau 2016ko uztailaren 12an eman zen; Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioak baieztatu zuen OECCren bitartez (Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa), LKSren inskripzioa 163/2014 RDak sortutako Karbono Aztarnaren Erregistroan.

Halaber, 2010-2015 Iraunkortasun planaren barruan Ekotaldeak diseinatutako murrizte neurriak ezarri dira eta hauei esker erakundearen karbono aztarna murriztea lortu da; planak aurrera dihardu “Kalkulatu, Murriztu eta Konpentsatu” zirkulua isten.

LKSren kasuan kontuan izan dira alde batetik, Arrasate guneko erregaien isuri zuzenak, eta  proiektuetako langileen auto desplazamenduak.  Bestetik, Arrasate, Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruña guneetako kontsumo elektrikoak sartu dira, eta baita aipatutako guneetan klimatizazioaren inspekzioetan jaso diren gas hoztaileen isuri ihesleak ere.

Hau lehen urratsa da LKS CO2 Neutro bihurtzeko helburuan.  OECC-ren sistemaren bidez neurtu diren 241,1 tona CO2-ren baliokide  konpentsatzea da hurrengo urratsetako bat eta karbono kredituak erostea, aztarna urtea bukatu baino lehenago konpentsatzeko.  Erosketa hau klima proiektuak eta  garapen sozialean oinarri kooperatiboekin bat datorren eragina duten proiektuak finantzatzera zuzenduko da.

Zuen posta elektronikoetako sinaduran aztarnaren zigilua erabiltzera animatzen zaituztegu, LKSk Ingurugiroarekiko duen konpromisoa zabalduz.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN has drawn up the execution project and has been in charge of the site management and construction management, as well as the achievement of LEED Certification for th

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Compartir