02/09/2016

LKS-k “Banco Interamericano de Desarrollo”-ri lagunduko dio Mexico-ko, Campeche Udalerrirako garapen iraunkorrean

LKS eta Kantabriako Unibertsitatea elkarlanean arituko dira Mexikon, Campeche-ko San Francisco badiaren osoko saneamendua eta itsasertzeko birzortzean.  ICESen programaren barruan (Iniciativa de Ciudades Emergentes y Sostenibles), BID-ek (Banco Interamericano de Desarrollo) UNICAN-eko eta LKS-ko taldearen laguntza izango du, udalerri mexikarraren osoko saneamendua, euri uren drainatzea eta itsasertzaren errekuperaziorako aurre inbertsioaren azterlana egiteko.

Campeche 2013. urtean sartu zen BID-ek Latino Amerika eta Kariben zehar bultzatzen duen ekintza honetan.  Orain arte egindako ikerketen arabera badiaren egungo egoera asko hobetu daiteke eta  hiriaren osoko saneamendua gakoa izan daiteke etorkizunean.  Noski, badia saneatu bat, kalitatezko uraz, erakargarri esanguratsua izan daiteke bai turismora begira bai arrantzarako edo biztanleen aisialdiko ekintzetarako.  Azterlan honen helburua badia behin betirako hiriko oinarrizko baliabide  bihurtzea da,  euri uren eta ur zikinen kudeaketa zuzen bat eramateko beharrezko diren sistemak ezarriz.  Ekarpen honek gainera, ahalbideratuko du, ezinbesteko garrantzia duen beste elementu bat babestea, hiriko hornitzailea den akuiferoa, non gaur egun ur zikinen zati haundi bat jalkitzen den.

Honela, lanaren helburua, osoko saneamendu plan  bat egituratzea da, egungo sistemaren egoera zehaztuz saneamendu sistema zuzenduko duten ingurumen irizpideak lehenetsiz eta sistemaren diseinu aukera ezberdinak aztertuz amaieran onuragarriena aukeratzeko.  Saneamendu sistemaren azpiegiturarekin zerikusi zuzena duten eginkizunetaz gain, saneamendu eta drainatze sarearen karakterizazioaren kasua, honako beste hauek ere garatuko dira, itsasertza zonetan zatitu (ezarritako ingurumen irizpideetan oinarrituta), Aldaketa Klimatikora egokitze neurriak ezarri, edo biztanleen partehartze programa bat garatu, biztanlegoa prozesuaren parte izan dadin eta osteko emaitzen ebaluaketarena ere.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

Compartir