18/01/2019

LKS Ingeniaritza eta Arkitektura orain LKS KREAN da.

Urte berriaren hasierarekin LKS Ingeniaritza eta Arkitektura LKS KREAN deitzera pasatu da, urdina kolore korporatibo gisa hartuz.

Jatorri komun batetik, LKSren atzean bi enpresa talde aurkitzen dira, LKS INGENIERÍA, S. Coop, eta LKS, S. Coop., MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzu Dibisioan integratuta daudenak. Aurrerantzean, bi talde horiek bi marka bereizirekin aurkeztuko dira: LKS NEXT eta LKS KREAN.

Mondragoneko Egoitzan bertako zuzendari Alberto Gorroñogoitiarekin egindako ekitaldi batean, bi kooperatibetako lehendakariek eta zuzendari nagusiek akordio bat aurkeztu dute, euren zerbitzuek eta enpresa jarduerek merkatuan izango duten proiekzioa antolatu eta sustatzeko, bi talde espezialistaren profila indartuta, eta sektore eta bezero bakoitzaren beharretara hurbilduta.

Horrela, LKS NEXTek Kudeaketa, Teknologia eta Lege aholkularitza zerbitzu, enpresa eta jarduerak bateratzen ditu eta LKS KREANek eskaintzen dituen zerbitzuak LKS INGENIERÍA, S. Coop-ek bere jatorritik eskaini dituen Ingeniaritza eta Arkitektura jarduera profesionalak dira.

Horrez gain, LKS KREANek kolore urdin korporatiboa hartzen du, KREAN taldearen, kolorea.

 

KREAN Group: Sharing future.

KREAN GROUP, LKS INGENIERIA, S. Coop. -ek eskaini ohi dituen zerbitzu profesionalak sinatzen dituen talde kooperatiboa gara.

Gure plan estrategikoan horizonte berri bat marrazten da, zeinean ezinbestekoak baitira sareko berrikuntza, desberdinen arteko elkarlana eta lankidetza bidezko abangoardia, etorkizunak, hau da, orainak, ingeniaritzaren eta arkitekturaren sektore gero eta zabalagoan planteatzen dituen erronka berri eta interesgarriei aurre egiteko.

KREAN Group taldea osatzen dugunok aurrera goaz jokaleku horretan, gure bezero, hornitzaile, unibertsitate eta ikerketa zentro, sustatzaile eta ustiatzaileekin batera. Etorkizuna elkarlanean.

KREAN Group-ek hiru zerbitzu bloke handi aurkezten ditu:

  • LKS KREAN Arquitectura e Ingeniería; izenak dioen bezala, Ingeniaritza eta Arkitekturako zerbitzuak eskaintzen ditu, hori delarik markaren negozio nagusia sortu zenetik.
  • KREAN Design & Build-ek giltza eskurarako diseinuan eta eraikuntzan dihardu, eta dagoeneko erreferentzia garrantzitsuak ditu estatu osoan burututako proiektuetan.
  • KREAN Promocion y Estructuracion da taldean sartu den azkena, eta bere jarduera enpresa eragiketa berriak sustatu eta egituratzeko soluzioak integratzera bideratzen du, Ingeniaritza, Arkitektura eta Eraikuntzan batez ere.

Profesionalen taldean 400 kide inguru daude, dozena bat egoitzatatik lanean, tartean egonik Euskadi, Nafarroa, Madril eta India, Txina, Peru eta Mexiko bezalako herrialdeetan, bezeroei proiektu berrietan laguntzeko, non dauden kokatuta gorabehera.

Markaren jarduera sektore nagusiak dira industria, jarduera zabala izanda eraikuntza industrialean, eraikuntza logistikoan, nekazaritzako elikagai industrian eta industria prozesuetan; arkitektura komertziala, bizitegiko arkitektura eta hezkuntza, ikerketa eta bulegoetako arkitektura.  Hiriaren eta lurraldearen esparruak ixten du zerrenda, garraio, smartcities, ura eta klima aldaketa lantzen dituzten proiektuekin.

KREAN taldearen jardueraren proiektu esanguratsuenetako batzuk nabarmentzearren, aipatu ditzakegu Madrilgo Caja Magica, Irizarren Autobus Elektrikorako lantegi berria Adunan, DHLren eraikin logistikoa Barajasko aireportuan, azpiegitura ugaritako proiektuak Perun, Kolonbian eta Indian, eta etengabeko asistentzia lanak Danobat, Michelin edo Petronor bezalako bezeroentzat. Gaur egun, LKS KREANen babesean proiektu enblematiko ugari garatzen ari dira, hala nola Anoetako estadio berriaren birmoldaketa Donostian, Goa-ko Justizia Jauregi berria (India) edo EKIAN proiektua, Euskadiko energia fotovoltaikoko parkerik handiena.

 

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

The interview with the architects of KREAN deals about the Mondragón Music School as a singular project.

Last March, the Special Urban Development Plan for A.U.11 "Amue" in Azpeitia, promoted by the Town Council itself, was finally approved (B.O.G. No. 65 of 04/04/2024).

Compartir