25/02/2019

Inauguratu da LKS KREANek diseinatutako New Business Factory Enpresa Mintegia

LKS KREANek New Business Factory enpresa mintegiaren proiektua eta obra zuzendaritza egin ditu, eta dagoeneko inauguratu da, Goierriko Berrikuntza Gunean, Ordizian, Gipuzkoan. Goieki-Goierriko Garapen Agentziak sustatutako eraikin berezi bat da, eta bere xedea da balio erantsi handiko ingurune bat behar duten enpresak eta enpresa ekimenak hartzea.

Teknologia eta enpresa zentroa, Unibertsitatearen ingurunean sortua, inguruko enpresei lotuta dago, horien artean egonik Orkli, CAF eta Irizar, besteak beste; eta Goierriko udalerriei lotuta dago halaber.

Eraikinak hiru maila eta ganbara ditu. Beheko solairuan sarrera nagusia, hainbat laborategi eta tailerrak daude. Lehen solairua enpresa ekimen berrietara zuzenduta dago. Eta bigarren solairuan Goiekiko bulegoak daude, langune partekatuak, bilera gelak eta ekitaldi areto polibalente bat, produktuak merkaturatzeko edo bestelako ekitaldiak antolatzeko, besteak beste. Eraikina osatuz, ganbara dago, eta beran daude sozializazio eta topaketa informalerako guneak, eta kanpoko terraza bat, Txindokiko zein Ordiziako bista paregabeekin. Urbanizazioa osatuz, berdeguneak eta aparkalekua daude.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

Compartir