16/04/2019

Hotel Arimak sari berria

Pablo eta Angel de la Hoz (Hoz Fontán Arquitectos) eta LKS KREAN-eko Susana Figueroa eta Javier de la Fuente arkitektoek diseinatutako Hotel Arimak, beste aipamen berezi bat jaso du, kasu honetan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eskutik,  Arkitektura 2019 sarietako bateaz.

Elkargoak jasotako saria Oin Berriko Arkitektura modalitatean izan da. Epaimahaiak balioetsi duena izan da eraikina inguruan nola txertatu den;  kaleko beste eraikinarekiko duen hiri harremanari eta beste aldeko fatxadan naturarekin behar duen orekari modu ezin hobean erantzun dio diseinuak.  Guzti hau, programan jasotako erabilera desberdinak batzeaz ahaztu gabe.  Eraginkortasun energetikoa eta estandar bioklimatikoa lortzera begira, fatxadan erabili diren elementuen berrikuntza ere nabarmendu dute.

Hotel Arimak jasotzen duen bigarren saria da hau, pasa den urtarrilaren 21ean “The New York Times Style Magazine Spain” aldizkariak “T Spain Design Awards”-en edizioan 2018ko hotel diseinurik onena izendatu bait zuen.

Hotel Arima Donostian dago, Miramon basoan, 4* izar ditu eta oporretarako apartamentuak ere baditu.  Passivhaus ziurtagiria dauka; geotermia eta aerotermia moduko energia garbiak, garbiketa urak batzeko sistema, ur jarioaren murrizte irazkiak eta hondakinen bilketa selektiboa erabiltzen ditu,  besteak beste.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

The interview with the architects of KREAN deals about the Mondragón Music School as a singular project.

Last March, the Special Urban Development Plan for A.U.11 "Amue" in Azpeitia, promoted by the Town Council itself, was finally approved (B.O.G. No. 65 of 04/04/2024).

Compartir