02/05/2019

KREAN taldea planta logistiko bat garatzen ari da Parets del Vallesen

KREAN, Krean Industrial Development, Krean Design and Build eta LKS Kreanen partaideztarekin, planta logistiko bat egiten ari da Pulsar Propertiesentzat, Parets del Vallesen (Bartzelona), irismen integralarekin, hau da, negozio sustatzailearen ideia eta garapenetik proiektu tekniko eta obraren zuzendaritzaraino.

Altzairuzko tutuak banatzeko planta batetik abiatuta, jarraipena ematen zaio dagoeneko existitzen den eraikuntza bati, jatorrizko proiektuaren plan zuzendarian aurreikusitako zabalkundeak osatzeko, gaur egungo eraikinak egokituz, eta beste berri batzuk eraikiz, logistikak eta banaketak gaur egungo dituzten beharrak asetzeko ikuspegiarekin.

Errehabilitazioak nabearen 11.918 m² eta bulegoen 880 m² hartuko ditu, eta 7.110 m²-ko zabalkunde bat eraikiz osatuko dira horiek. Bi interbentzioetan, espazioak hornitzeko, higiezin-logistikaren arloko elementurik berritzaileenak erabili dira:  atrakatzeko guneak 30 m baino gehiago sakonerarekin, lautasun altuko zoruak, efizientzia handiko argiteria, suteak automatikoki itzaltzeko sistemak, atrakatze automatikoak eta, 5. mailako batez besteko arrisku batetik abiatuta,  edozein behar zehatzetara egokitzeko moldakortasuna.

Halaber, sustapenak LEED SILVER ziurtagiria izango du, konpainiak jasangarritasunarekin duen konpromisoarekin bat eginda.

KREANen ekarpena da bere esperientzia, proiektu logistikoen sektorea eta merkatua sakon ezagutzea, teknologiaren aplikazioa eta etengabeko ardura izatea jasangarritasunari dagokionez. Fabrika bat berrerabiltzeko modurik onena da ekonomia produktiborako zerbitzua egiten jarraitzea, izan sektore logistikotik zein industrialetik. Smart citien jasangarritasunaren eta diseinuaren lehen oinarria da dagoeneko garatuta dauden lurzoruak aprobetxatzea, izan ere, horien kokapena, dituzten zerbitzuak eta azpiegiturak, eta are balio kulturala, beti izango dira eraikuntza berri batzuenak baino hobeak.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

The interview with the architects of KREAN deals about the Mondragón Music School as a singular project.

Last March, the Special Urban Development Plan for A.U.11 "Amue" in Azpeitia, promoted by the Town Council itself, was finally approved (B.O.G. No. 65 of 04/04/2024).

KREAN has offset in 2023 the carbon footprint of 2022 through a CO2 absorption project recognised by the Spanish Office for Climate Change (OECC).

Compartir