10/09/2019

Jose Maria Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia, Arrasateko kooperatibismoaren eta LKS KREANen bi erreferente handi

Azken garaian euskal kooperatibismoaren sortzaileetako bi hil dira, Jose Maria Ormaetxea Uribeetxeberria eta Alfonso Gorroñogoitia Gonzalez, erreferenteak gaur egun MONDRAGON Korporazio moduan ezagutzen dugunaren jaiotza eta garapenean, eta baita taldearen Enpresa Dibisioaren sorreran, besteak beste, gaur egun LKS KREAN denaren ernamuinean. Don Jose Maria Arizmendiarrietaren eskutik, hark Arrasaten egin zuen lanaren dizipulu sustatzaileak, lehen kooperatiba izan zen Ulgorren bazkide fundatzaile izan ziren, eta bizitza profesional osoa eskaini zioten mugimendu kooperatiboaren hazkunde eta zabalkundeari. 

Gainera, gure lankide Emilio Ormaetxeak eta Alberto Gorroñogoitiak, bi pertsonalitate horien semeak izanik, erantzukizun handiko postuak bete dituzte eta betetzen dituzte LKS INGENIERIA, S. Coop.en eta KREAN Taldean, eta, horregatik, galerak oso hurbiletik ukitu gaitu.

Jose Maria Ormaetxea joan den uztailaren 20an hil zen, Arrasaten, 92 urte zituela. Laboral Kutxako lehenengo zuzendaria izan zen, eta 28 urtez jardun zuen zeregin horretan, handik enpresa kooperatibo ugari sortzea bultzatu zuen Euskal Herri osoan barrena, horien artean gaur egun LKS KREAN dena. 1985ean, gaur egun MONDRAGON Korporazioa denaren organo kooperatiboak eratzeko orduan, bertako lehen lehendakaria izateko eskatu zioten. Bere pasio handia izan  zen enpresak sortzea eta kudeatzea, eta zaletasun handia, berriz, denbora geroratu zena, ondoen ezagutzen zuenari buruz idaztea: Arrasateko kooperatibismoa.

Alfonso Gorroñogoitia joan den irailaren 6an zendu zen, Arrasaten, 94 urte zituela. Kooperatiba ugariren estatutu eta arauen aita izanik, 1959an Ulgor Tailerren lehendakaritza hartu zuen, eta 24 urtez jardun zuen; urte horretan bertan, Laboral Kutxako lehendakari izendatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 1989ra arte. Horrez gain, Fagor Taldeko lehendakaria izan zen 1965etik 1989ra arte, eta Mondragon Kooperatiba Taldeko lehendakaria izan zen 1984tik 1989ra arte. Erkide- Euskadiko Kooperatiben Federazioko presidentea izan zen, Eusko Jaurlaritzako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kidea, eta baita ere Espainiako Kooperatiben Federazioko, Cepeseko eta Cocetako kidea, Iparlateko kontseilaria izateaz gain.

Lerro hauek balio bezate Jose Maria eta Alfonsori errespetua eta esker ona adierazteko, eta gure lankide Emilio eta Albertori doluminak eta animoa emateko. Badakigu egin diezaiekegun omenaldirik onena dela egunero lan egitea, pertsona zein enpresa moduan hazteko, aberastasuna eta lanpostuak sortzeko, helarazi zizkiguten balioak ahalik eta ondoen defendatzeko: esperientzia kooperatiboa.

Bideo hauetan pixka bat gehiago ezagutu dezakegu Ormaetxearen (bideoa) eta Gorroñogoitiaren (bideoa) profila.

Argazkiak T.U. Lankide.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, contributing her experience

The interview with the architects of KREAN deals about the Mondragón Music School as a singular project.

Last March, the Special Urban Development Plan for A.U.11 "Amue" in Azpeitia, promoted by the Town Council itself, was finally approved (B.O.G. No. 65 of 04/04/2024).

Compartir