23.04.2020

RECORDAMUR VOS. Gogoan zaituztegu. Coronabirusaren eraginez hildako guztiei eskainitako omenaldi bero bat

TU Lankide 2020/04/23. Aretxabaleta Abesbatza, Goikobalu eta Iubilo Bilbao abesbatzek abesti bat grabatu dute pandemiaren biktimak omentzeko.

Ikusi eta entzuteko klikatu hemen

MONDRAGONek iaz sustatutako Humanity At Music-Sinfonia kooperatiboa egitasmoan parte hartu zuten aipatu hiru abesbatzak berriro elkartu dira elkartasun proiektu honetan. Helburu argiarekin gainera: COVID-19aren biktima guztiak omentzea. Abestia requiem bat da, koronabirusaren eraginez hildako guztiei eskainitako omenaldi bero bat, bereziki hil diren adineko pertsonak gogoratzeko sortutakoa. Alegia, alarma egoeraren ondorioz, heriotzari bakarrik aurre egin behar izan dioten pertsona horientzako eta haien familientzako elkartasun abestia. Agur kanta bat da, hildako guztiei agur esateko era hunkigarria eta familia guztiei babesa eskaintzeko modu bat. 

Abestiaren grabazioan Aretxabaleta Abesbatzako, Goikobaluko eta Iubilo Bilbao Abesbatzako abeslariek esku hartu dute, guztira 100 pertsona inguruk, eta guztiek euren etxebizitzetan egin dute bakoitzak bere grabazioa. Ondoren, abesbatzetako kideek grabatutako piezak batu, musika zein irudiak editatu eta requiem kantuaren ikus-entzunezkoa sortu da.

Proiektuak euskal kulturako zenbait kolaboratzaile ere izan ditu: besteak beste, Jon Maya dantzaria (Kukai Dantza Taldea), Maite Olmos piano-jolea, Ernesto Maestro musika ingeniaria eta Arteman Komunikazioa. Era berean, eskertzekoa da proiektuan inplikatu diren hiru abesbatzetako koordinatzaileek eginiko lana: Mariatxen Urkia, Iñaki Maidagan eta Igone Arteagabeitia. Abestiaren hitzak Jon Sarasuak idatzi ditu eta obra zuzendaria Fernando Velazquez konpositore getxoztarra izan da.

Finean, hainbat kultura eragileren, artista ugariren eta bestelako agenteen arteko interkooperazio proiektua izan da, oroitzeko eta omentzeko, elkartasunetik eta gertutasunetik, pandemian hil diren guztiak.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN has carried out the basic and execution project, the site management and the WELL and BREEAM environmental certifications for the energy refurbishment of the LK3 building in Arrasate-Mondragó

KREAN has completed the construction of the first phase of ULMA Packaging's new industrial plant on

KREAN's experience and know-how in the field of drinking water treatment is being put into practice in various actions in five Drinking Water Treatment Plants (DWTP's) in Navarre.

Compartir