18/12/2020

Errealaren estadioak Prix Versailles 2020 for Sports saria jaso du

Reale Arena estadioak irabazi du Prix Versailles 2020 for Sports saria, UNESCOk Parisen duen egoitzan emango dena. Lehiakideen artean Al Maktoum Stadium (Dubai), Tottenham Hotspur Stadium (Londres), Puskas Arena (Budapest), Papua Bangkit Stadium (Indonesia) eta VTB Arena Dynamo (Mosku) daude.

Errealaren estadio berrituaren diseinuak, Izaskun Larzabal arkitektoarena, inspirazioa, aurrerapena eta inklusioa irudikatzen du. LKS KREAN-ek estadio berriaren berreraikuntzaren proiektu kudeaketa integrala egin du: exekuzio proiektua, programaren antolaketa eta kontrol guztia, proiektu zuzendaritza, eraikuntza zuzendaritza, lanen exekuzioaren kudeaketa, segurtasun eta osasuneko koordinazioa eta beste zerbitzu tekniko eta osagarriak.

Aitorpen horrek indartu egiten du Anoeta estadioaren irudia, Donostiako hiriaren ikono berri bat bihurtu dena.

Sari hau munduko entzutetsuenetako bat da kirol-instalazioen arkitekturaren eta diseinuaren arloan.

Egindako obrak eraberritu eta handitu egin du estadioa, eta, horren ondorioz, atletismo-pistak kendu dira, ikusgarritasun hobea bilatuz, ikuslea joko-zelaira hurbilduz eta instalazioaren edukiera orokorra 39.500era handituz. Halaber, proiektuak kanpoko irudi berri bat egiteko aprobetxatu du, inguruneko ikono gisa irtenbide bat proposatuz.

LKS Krean, Krean Group-eko arkitektura eta ingeniaritza enpresa da, esparru horretako lehen mailako erreferentea, eta, gainera, giltza eskuan diseinua eta eraikuntza biltzen ditu, eta, zirkulua itxiz, sustapen eta egituraketa proiektuak. 400 pertsonak baino gehiagok osatzen dute MONDRAGON Korporazioko kide den talde kooperatibo hau.

 

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

Compartir