14/05/2021

DIARADESIGNek Red Dot saria irabazi du, nazioartean ospe handiena duen diseinu-saria.

 

DIARADESIGN 2021eko Produktu Diseinuaren kategorian saritu dute


Disinuan gure marka especialista den DIARADESIGNek eta soluzio medikoen fabrikatzailea de  BEXEN cardiok, Red DOT Design Award Alemaniako erakundeak emandako nazioarteko diseinu-sari entzutetsua jaso dute.
Nazioartean nabarmendu diren 50 diseinatzailek osaturiko epaimahaiak, Produktuaren Diseinuaren kategorian, BEXEN Cardioren Reanibex 100 (R100) desfibriladorearen diseinuaren berrikuntza aitortu du, desfibriladore intuitibo eta adimentsua eta profesionalak ez diren pertsonei zuzendua bera.

Desfibriladorea intuitibitate eta erabilgarritasunean oinarrituta diseinatu da. Pertsonak ahalduntzen ditu, eta segurtasunez eta lasaitasunez gaitzen eta gidatzen ditu, bihotz-biriketako geldialdien ondoriozko reanimazioari buruzko aurretiko ezagutzarik behar izan gabe.

Gainera, garatutako teknologiari esker, desfibriladoreak urrats guztiak behar bezala egiten direla bermatzen du, desfibrilazioa geldituz biktima kontziente badago, erreskatatzaileen sareari abisuak ematen dizkio denbora errealean, eta Iot-ri esker softwarea eguneratzen da eta alertak bidaltzen ditu prebentziozko mantentze-lanetarako, besteak beste.

R100 produktu eta zerbitzuen ekosistema koordinatu baten erdigunea da. Bertan, sentsibilizazioaren, prebentzioaren eta ekintzaren bidez, Kardio-babes Ereduak gauzatzen ari dira, eta helburu eta bokazio nagusia bizitzak salbatzea da.

Horrela, DIARADESIGNek lehen RED DOT saria gehitu die orain arte metatutako sariei, besteak beste, IF Design Award eta Design Label Award.

Zalantzarik gabe, beste aitorpen bat, DIARADESIGN marka finkatzen duena, diseinuaren erreferente gisa, ez bakarrik gure inguruan, baita nazioartean ere

Zorionak talde osoari!

+ DIARADESIGN eta saritutako produktuari buruz

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN has drawn up the execution project and has been in charge of the site management and construction management, as well as the achievement of LEED Certification for th

Sergio De Jaime, architect at KREAN, has participated in the Go Green Materials project results and contrast dissemination day, held on April 30 at the headquarters of BUILD:INN (Basque Con

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Compartir