21/06/2021

EKIOLAk bi akordio sinatu ditu Donostiako Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin

Donostia izango da Euskadin Ekiola sustatuko duen lehen hiriburua, eta Arabako Foru Aldundiak sei energia-kooperatiba sustatuko ditu Arabako kuadrilletan

 AKORDIOA DONOSTIAN

Donostiako Udalak Ekiola kooperatiba bultzatuko du energia garbia sortzeko, eta haren ezarpena erraztuko du, herritarrei ezagutzera emanez ekimen aitzindari horretan kooperatibista gisa parte hartzeko aukera dutela. Horrez gain, jendea sentsibilizatzeko eta atxikimenduak bilatzeko prozesu bat jarriko du abian, hiriko jasangarritasuneko eta ingurumeneko politikekin bat datorren proiektu horren arrakasta bermatzeko.

Donostia-San Sebastián, 2021eko ekainaren 15a. Gipuzkoako hiriburua da Ekiola ekimena sustatuko duen lehena, hurbileko energia garbia sortzeko eta haren kudeaketan kooperatibista gisa parte hartzeko. Donostiako Ekiola kooperatiba eratu da dagoeneko, eta Udala modu aktiboan inplikatu da hura bultzatzeko zereginean.

Eneko Goia Donostiako alkateak, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak eta Marisol Garmendia Ekologiako eta Osasun Publikoko zinegotziak gaur goizean aurkeztu dituzte, Euskadiko hiriburu batean abian jarriko den lehen energia-kooperatiba sustatzeko lankidetza-hitzarmenaren xehetasunak. Lankidetza-hitzarmenean jasotako konpromisoek aditzera ematen dituzte datozen hilabetetara begira egingo diren urratsak, hala nola eguzki-parke fotovoltaiko bat jartzeko lurrak bilatzea, baimenak izapidetzea eta herritarren atxikimenduak bilatzeko prozesua. Amagoia Barandiaran Ekiolako zuzendariak eta Jon Berbel Krean ingeniaritza-enpresa sustatzailearen zuzendari nagusiak ere parte hartu dute ekitaldi horretan.

Donostiako Udalak Ekiola kooperatiba bultzatuko du proiektua bideratzeko eginkizuna betetzen duen heinean, eta, horrez gain, jendea sentsibilizatzeko eta atxikimenduak bilatzeko prozesu bat gidatuko du.

AKORDIOA ARABAN

Lankidetza-hitzarmen bat sinatuz gero, herritarrek energia berriztagarriak sortzen parte hartu ahal izango dute, Añana, Aiara, Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Guardia-Arabako Errioxa eta Gorbeialdeko kuadrilletan kokatuko diren eguzki-parkeen bidez

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, ENARGI sozietate publikoaren ordezkari gisa, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak, EKIOLAren ordezkari gisa, lankidetza-protokolo bat sinatu dute ekainaren 21ean, herritarren kooperatibak sortzeko. Helburua Arabako Lurralde Historikoan eguzki-parke fotovoltaikoak jartzea izango da.

Sinatutako lankidetza-hitzarmenak hasiera emango dio sei kooperatiba eratzeari Añana, Aiara, Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Guardia-Arabako Errioxako eta Gorbeialdeko kuadrilletan. Horien helburua izango da eguzki-parke fotovoltaikoak egitea, energia banatzeko eta ondoren kudeatzeko.

Kooperatibek ez dute irabazi-asmorik izango, eta bazkideek instalazioek sortutako energia elektrikoa eskuratu ahal izango dute, haiek sortzeko kostuaren pareko prezioan.

Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Sailari atxikitako ENARGI sozietate publikoak Araban iturri berriztagarrien bidez energia sortzen duten instalazioak sustatu, eraiki eta ustiatzea du helburu.

EKIOLA, ENERGIA-KUDEAKETA HERRITARREN PARTE-HARTZEAREKIN

Energiaren Euskal Erakundea eta Krean ingeniaritza-enpresa sustatzailea (Mondragón Taldea) bazkide gisa dauzkan Ekiola ekimena sortu da Energia Aldaketarako Europako Estrategia Euskal Autonomia Erkidegoan bultzatzeko eta aurrera eramateko asmoarekin, herritarrak energia berriztagarrien kontsumorako sorkuntzan eta kudeaketan ahalduntzean oinarrituta, kontsumitzaile aktiboaren eta energia-komunitatearen figura berrien bitartez. Energia-komunitateak sortu behar dira kooperatiba-formatuan, sistema elektrikoaren barruan jardun dezaten zeregin bat betez beren tokiko eta hurbileko administrazioekin batera, eta horrek aukera emango du energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko hainbat instalazio-proiektu bideratzeko, udalerri edo eskualdeetan integratuta.

Hala, Ekiolari atxikitzeak berekin ekarriko luke auzokoak autogestio kooperatiboko errealitate batean integratzea, beren energia-premiei erantzunez. Formula horrek atea irekitzen dio 1 MW-tik 5 MW-ra bitarteko eguzki-parke bat zabaltzeko aukerari, instalazioaren tamainaren eta izaten diren atxikimenduen arabera, eta 0 kilometroko hurbileko energia sorraraziko luke.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

In a webinar that will take place next Monday, May 6th at 16:30 hours, Xabier Gorrotxategi, Civil Engineer / ITOP of KREAN, will present the objectives and scope of URAGUA, solutio

Our colleague Nora Inoriza, from DIARADESIGN (design firm integrated in KREAN), has been collaborating with Euskadi Irratia for more than a year in the BAIPASA program, sharing her experience and k

The interview with the architects of KREAN deals about the Mondragón Music School as a singular project.

Compartir