PROIEKTUA
Ingeniaritza eta gainbegiratzea Bilbaína de Alquitranes-en (BASA)
KOKAPENA
Lutxana, Bizkaia

BASA enpresak mende bat baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta bere jarduera industriala Europako siderurgia-talde nagusietako koke-baterietatik datorren harrikatz-mundrunaren destilazioan oinarritzen da.

Fábrica de Productos Químicos SA (SANA) enpresak erosi ondoren, taldeak bere lantegien berrikuntza teknologiko garrantzitsua egin zuen, bere ekoizpen-prozesu guztiak hobetzeko eta zabaltzeko eta sektorearen lehia gogorrari aurre egiteko bitarteko egokiak izateko.

Destilategia Lutxana-Barakaldon dago, Bilbotik 5 kilometrora, Bilboko Itsasadarraren ezkerraldean, Espainiako industria astunaren garapenari lotutako industria-eremuan.

Mundruna destilatzetik lortzen den zatirik astunena brea da. Harrikatz-brea solido beltz bat da, giro-tenperaturan, hidrokarburo ugariz osatua. BASAk brea-mota ugari merkaturatzen ditu merkatu-segmentu kontsumitzaile guztiei erantzuteko.

BASAren jarduera harrikatz-mundrunaren destilazio zatikatuan oinarritzen da, eta horretarako bi instalazio erabiltzen ditu: destilazio jarraitua eta destilazio etena. Bi instalazioetan prozesu bera garatzen da, eta aldi berean izatearen arrazoia ekoizpenean malgutasuna edukitzea da.

Produkzioa malgutzeko eta hobetzeko politika horien barruan, KREANek xehetasunezko ingeniaritzako proiektuak landu ditu, eta hainbat instalazio muntatu eta abian jartzeko lanak gainbegiratu ditu, hala nola 350ºC eta 400ºC arteko eragiketa-tenperaturan break biltegiratzeko depositu-parkea handitzea eta kreosotak kristalizatzeko instalazioa berritzea, -10ºC eta 200ºC arteko eragiketa-tenperaturarekin.

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak