- PROIEKTUA
- ITP AERO
- KOKAPENA
- Zamudio, Bizkaia
ITP Aero Taldea, gaur egun, hegazkinen motor eta osagaien bederatzigarren konpainia da munduan. Espainian, Erresuma Batuan, Mexikon, Estatu Batuetan, Maltan eta Indian ditu ekoizpen-zentroak, eta industria aeroespazialeko ehun enpresa garrantzitsuenen artean dago, 3.000 langile baino gehiagorekin.
ITP Aero taldearen jardueren artean daude motor aeronautikoen diseinua, ikerketa eta garapena, fabrikazioa eta galdaketa, muntaketa eta proba. MEO zerbitzuak (mantentzea, erreparazioa, operazioa) ere eskaintzen ditu eskualdeko airelineentzat, negozio-hegazkinentzat, helikopteroentzat, industria- eta defentsa-aplikazioentzat.
ITP Aero Taldearen barruan, LKS KREANek Espainian dituen 6 ekoizpen-instalazioetan jardun du: Sestao, Barakaldo, Derio, Zamudio, Ajalvir eta Albacete.
Bezeroen eskaria gero eta handiagoa denez, eta produktu berrien garapen- eta hazkunde-beharrizanetarako, kide den taldeak, ITP Aerok, LKS KREANi eman zion Zamudioko Parke Teknologikoko lurretan nabe berria, bulegoak eta urbanizazioa diseinatzeko ardura. Jarduketaren parte honako hauek egin ziren: bulegoak hartzen dituen bolumena (open office), 100 pertsonarentzako bi solairu, 3.000 m2-ko ekoizpen-nabe bat eta 9.000 m2-tik gorako barne-urbanizazio bat.
Gainera, LKS KREANek proiektua garatu zuen, eta 6.350m2-ko Sestaoko ITP Aero-ren planta egin zuen 10.200 m2-ko partzela-azalera baten gainean.
Zamudioko egoitza nagusian ere jardun da sarbideen garapen berrian, Alpendre berria eta Plan Zuzentzailea gauzatzeko.
LKS KREANek hainbat jarduera egin ditu Ajalvir, Albacete eta Mexikoko instalazioetako eraikinetan eta azpiegituretan.