CATEGORÍA
Plantas industriales Ver todos Industria
EL PROYECTO
Bilbaína de Alquitranes (BASA)
LOCALIZACIÓN
Lutxana
EL PROYECTO

BASAk sektorean mende bat baino gehiagoko esperientzia du eta bere jarduera industrialaren ardatza da Europako siderurgia-talde nagusietako koke baterietatik datorren harrikatz-mundrunaren destilazioa.  

Fábrica de Productos Químicos, S.A (SANA) enpresak erosi ondoren, taldeak bere instalazioen berrikuntza teknologiko garrantzitsua egin zuen. Helburua zen ekoizpen-prozesu guztiak hobetu eta zabaltzea eta sektorearen lehia indartsuari aurre egiteko baliabide egokiak izatea. 

Destilategia Lutxana-Barakaldon dago, Bilbotik 5 kilometrora, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean; hau da, Espainiako industria astunaren garapenari lotutako industrialdean.  

Mundrunaren destilaziotik lortutako zatirik astunena brea da. Harrikatz-brea solido beltz bat da giro-tenperaturan, hidrokarburo ugari nahasten dituena. BASAk brea mota ugari komertzializatzen ditu, merkatu kontsumitzaileen segmentu guztiei erantzuteko. 

BASAk harrikatz-mundrunaren destilazio zatikatuan ardazten du bere jarduera, bi instalazio erabiliz: destilazio jarraitua eta destilazio etena. Bi instalazioetan prozesu bera garatzen da eta aldi bereko izatearen arrazoia da ekoizpenean malgutasuna izatea. 

Malgutasun- eta ekoizpenaren hobetze- politiketan LKS KREANek xehetasuneko ingeniaritza-proiektuetan eta zenbait instalazio muntatzeko eta abian jartzeko ikuskapen-proiektuetan lan egin du; hala nola, break biltegiratzeko tankeen parkea 350ºC eta 400ºC arteko eragiketa-tenperaturan handitzea eta kreosoten kristalizazio-instalazioa berritzea, -10ºC eta 200ºC arteko eragiketa-tenperaturarekin. 

PROYECTOS

PROYECTOS

PROYECTOS

PROYECTOS