PROIEKTUA
EKIOLA Planta fotovoltaikoak Gipuzkoan eta Araban
KOKAPENA
Azpeitia eta Arrasate, Gipuzkoa / Arraia-Maeztu, Araba

EKIOLA, herritarren kooperatibentzako planta fotovoltaikoen diseinua eta eraikuntza.

Sustatzaileak:

- Azpeitiko Ekindar, Koop.S.

- Arabako Mendialdeko Ekiola, S.Koop.

- Leintz Bailarako Ekiola, S.Koop.

Talde teknikoa:

LKS KREAN ECS eta KREAN Design & Build (Ekiprojects Construcción eta O & M-ren parte gisa)

Sinopsia:

Ekiola lankidetza publiko-pribatuko ekimenak herritarrek energia-merkatuan eragile aktibo gisa parte har dezaten ahalbidetzea du helburu.  Horretarako beren udalerrietan planta fotovoltaikoak eraiki dituzte eta lehenak Azpeitian, Arrai-Maeztun eta Arrasaten eraiki dira.

Sortze plantek 12 eta 15 hektarea arteko azalera hartzen dute, eta planta bakoitzaren potentzia nominala 1 MWn da. Instalazioek 250 kWn-eko potentzia nominaleko inbertsoreak dituzte, eta 500/505 Wp-ko moduluak, 2V edo 3V motako mahaien konfigurazioak dituzten egitura finkoen gainean instalatuak. Mahaiak lurrean tinkaturik daude, lurrak ahalik eta gutxien mugitzeko eta, horrela, lurzoruan ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko. Instalazioak transformazio-zentro bat du, erdi-tentsioko gelaxkekin eta transformadorea, tentsioa dagokion banaketa-sareraino igotzeaz arduratzen dena. Banaketa-sare horretara injektatzen da ekoitzitako energia elektrikoa.

Planta mota honetarako espero den energia elektrikoaren ekoizpena 1400 eta 1900 MWh/urte bitartekoa da, kokapenaren baldintza klimatikoen arabera.

Hiru plantak egiteko inbertsioa 3,6 milioi eurotik gorakoa da.

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak