PROIEKTUA
DANOBAT
KOKAPENA
Elgoibar · Bergara, Gipuzkoa

DANOBATGROUP, behar pertsonalizatuak dituzten bezeroentzako makina-erremintaren fabrikazioan liderra, balio erantsi handiko soluzioetan erreferentea da artezketaren, torneaketaren, fresaketaren, mandrinaketaren, ebaketaren, puntzonaketaren, tolestaketaren eta material konposatuko piezen ekoizpenaren automatizazioaren esparruan. Punta-puntako teknologia propioa garatuz, nazioarteko presentzia handia du, eta "giltzak eskura dituen" soluzioak eskaintzen ditu sektore hauetako aplikazio espezifikoetarako: aeroespaziala, tren-industria, automozioa, energia, petrolioa eta gasa, eta txaparen eraldaketa. 

Behin lanean ari denean, ekipoak eta prozesuak monitorizatzeko azpiegitura propioa hornitzen du. Azpiegitura horri esker, akatsen kasuan diagnostikoa egin daiteke, ekipoen prebentziozko mantentze-lanak egin daitezke, eta makinen funtzionamendua eta mekanizazio-prozesuaren baldintzak etengabe optimizatu daitezke. 

Kide den Taldeak , DANOBATGROUPek, bere entseina baten bidez, SORALUZE, KREANi eman zion fabrika berriaren diseinua eta kanpoko urbanizazioa egiteko enkargua, hori guztia Taldeak Elgoibarren duen konplexuaren barruan.  

Jarduketa honetan, hainbat ekipamendu izango zituen nabe bat&nbspdiseinatu zen. Bertan, makineriarako hainbat hobi jarri ziren, eta jardueraren eskakizun oso espezifikoak egin ziren zolatei, eraikinari, instalazioei eta eraginkortasunari dagokienez. 

 

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak