- PROIEKTUA
- Arrigorriagako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- KOKAPENA
- Arrigorriaga, Bizkaia
Plan Orokorraren berrikuspenaren helburu nagusia udalerriari egungo hirigintza-arazo guztietarako plangintza-tresna eguneratu, baliozko eta egokia ematea da, indarrean dagoen legeriara eta aplikatu beharreko araubide juridikora egokituta, baina prozesu berri hori guztia finkatutako hiri-eredutik eta aurreko Arau Subsidiarioen aplikazioan lortutako esperientziatik abiatuta.
HAPOren proposamenak garapen jasangarriko printzipio batzuen arabera eratzen dira, eta hiri-eredu horrek hazkunde orekatua lortu nahi du erabilera desberdinei dagokienez, honako helburu hauen arabera: dagoen hiri-lurzoruaren gehieneko aprobetxamendua, egikaritu gabeko lurzoru urbanizagarrien birdentsifikazioa, espazio naturalen zaintza, bizitegi-inguruneetako ekipamenduen mantentzea eta oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna sustatzea.
Proposamenak zeharka antolatzen dira genero-ikuspegia, pertsonen bizi-kalitatearen eta osasunaren hobekuntza eta klima-aldaketara egokitzea kontuan hartuta.
Plana lurzoru urbanizaezinerako, sistema orokorren sarerako, bizitegi-lurzorurako, jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu eta espazio libreetarako modu xehatuan ezartzen diren irizpide eta helburuen arabera garatzen da.
Proposamenak 28 hirigintza-eremuren barruan kokatzen dira, eta eremu horietan hainbat azpieremu egituratzen dira, zuzeneko antolamenduko jardueren bidez edo antolamendu xehatuko plangintzen bidez garatu beharrekoak.