03/07/2024

Lea-Artibai Eskualdeko Garapen Ekonomikorako Plan Estrategikoari buruzko gogoeta-jardunaldia

KREANeko Ane Miren Martinezek eta Alberto Vazquezek Leartibai Fundazioari babesa eman diote "Eskualdeko Garapen Ekonomikorako Plan Estrategikoari" buruzko hausnarketa-jardunaldian.

Leartibai Fundazioak KREAN kontratatu zuen LEA-ARTIBAI ESKUALDEAN GARAPEN EKONOMIKO INDUSTRIALA BULTZATZEKO AZPIEGITUREN DIAGNOSTIKOA ETA HOBEKUNTZA PLANA egiteko. Enkargua egin zenean, Ane Mirenek eta Albertok elkarrizketak izan zituzten eskualdeko udalerrietako ordezkari nagusiekin, bai eta tokiko industria-enpresa nagusiekin ere. Lan horrean ekintza nagusiak antzeman ziren eta Lehentasun Plan bat proposatu zen, eskualdeko jarduera ekonomiko industriala bultzatzeko helburarekin. Udal ordezkariak eta enpresak bildu dituen jardunaldian, Lehentasun Planari buruz eztabaidatu da, eta plana ezartzeko zein ildo nagusi landuko diren finkatu da. Hurrengo faseetarako Fundazioaren esku jarri gara, ekintzak ezartzen laguntzeko.

KREANeko lan-taldearen hitzetan "Lan desberdina eta oso atsegina izan da. Beste adibide on bat da, gaitasunak batuta, enpresa gutxiren eskura dauden lan konplexuak garatzea dela gurea".

Udalerri eta enpresa hauek hartu dute parte: Etxebarriako Udala, Eika, Launik, Miba, Nemak, Barrenetxe, Markina Xemeingo Udala, Ziortza Bolibarreko Udala, Fagor, Lekoizpe, Hezilan, Itsaskorda, Transkatillu, Leartiker, Berriatuako Udala, Cikautxo, Kide, Ondarroako Udala, Pescados Llorente, Arrankoba, Pescados Urpeko, ONARE, Lekeitioko Udala, Ispasterko Udala, Munitibarko Udala, Aulestiko Udala, Gizaburuagako Udala, Blux, Burdinola, Okamikako poligonoa, Igo, Amorotoko Udala.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREANek Mondragon Unibertsitateak Arrasaten (Gipuzkoa) duen zentro berri honen diseinua, egikaritze-proiektua, obra-zuzendaritza eta eraikuntza-kudeaketa sinat

Maite Reizabalek EnpresaBIDEArako egindako elkarrizketan, KREANen arkitektoa den Patricia Ajak honako hau ere esan du: "Erronkaren parte bat da gai izatea erantzunak emateko gure bezeroek egun dit

San Juan de Dios Ospitaleak KREANen esku utzi du ebakuntza-gelak eraberritzeko, kanpoko irudia berritzeko eta Santurtziko (Bizkai

Compartir