KREANek MUBIL Business Center berria garatuko du Donostian

KREANek Donostiako Eskuzaitzetako Mubil Poloan start-up-entzako eraikin berriaren oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektua egin ditu.

Maiatzaren amaieran obra-lizentzia lortu ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu eta oniritzia eman ondoren, obrak lizitatuko dira, urte amaieran eraikitzen hasteko helburuarekin. 4.500 m²-ko eraikin berria hazkunde-fasean dauden enpresek erabiltzeko izango da, I+G laborategiak eta testatzeko espazio teknikoak dituelarik soluzio berriak merkatu globalera bideratzeko.

2025ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak lehiaketa publikora atera zuen Mubil Poloan bulego-eraikin berri bat eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lanak, eta jarraipena eman zien MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorreko Zentroan garatzen ari diren eraikin ezberdinei.

04.09.2026

Partekatu: