AZTIk Gipuzkoan (Pasaian) eta Bizkaian (Derion eta Sukarrietan) dituen egoitzak eraberritzeko eta horien barnealdea birgaitzeko obra-zuzendaritzen eta proiektuen esleipendun izan ondoren 2023an, orain horietako lehenengoan, Pasaiako egoitzan, amaitu ditu lanak KREANek.
Helburua da egoitzen irudia homogeneizatzea, instalazioak, altzariak, ekipoak eta zerbitzuak modernizatzea, eta lan-espazioak berrantolatzea, egungo beharrei erantzunez.
Pasaiako egoitzako lanak 6 hilabetetan egin dira, iazko azaroan hasi eta apirilean inauguratu dira, AZTIko langileen onarpen handiarekin.
Lan-espazioak eraldatu ditu, eta espazio irekiagoak, kolaboratiboagoak eta berritzaileagoak sortu ditu, langileen arteko harremanak indartu eta bultzatzen dituztenak, eta, horretarako, lan-baldintzak eta ekipoen eta instalazioen prestazioak hobetu ditu, premia berrietara egokituz.
Sukarrietako egoitzan laster abiatuko da eraikuntza-lanen lizitazioa, eta aurtengo udazkenean birgaitzen hastea espero da.
AZTI Fundazioa, 1981ean sortua, itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako zentro zientifiko eta teknologikoa da. Erreferente da bere esparruan, eta zientzian eta ikerketan oinarritutako abangoardiako eta balio erantsiko produktuak eta teknologiak eskaintzen ditu.