KREAN + ZAHA HADID taldea hautatua izan da Illunbeko Erabilera Anitzeko Pabilioi Berriaren Ideia Lehiaketaren 2. faserako

KREAN eta ZAHA HADID ARCHITECTSek osatzen duten taldea Donostiako Illunbeko erabilera anitzeko pabilioi berriaren ideia-lehiaketaren bigarren faserako hautatu da, lehen postuan, eta puntuaziorik handienarekin. Fase horretan garatuko da lehiaketaren azken irabazlea erabakiko duen diseinu-proposamena.

“Illunbe Berria” proiektu handinahia zezen-plaza zaharra erabilera anitzeko ekipamendu moderno bilakatzean datza. Ekipamendu horrek bi espazio bereizi ditu: bata, nagusia, non izaera desberdineko ekitaldiak egin ahal izango diren, hala nola kontzertuak, jendaurreko ikuskizunak, biltzarrak, erakusketak eta bestelako kultura-, gizarte- edo kirol-ekitaldiak; eta, bestea, kirol-bokazioa duena, hirian dauden saskibaloi- eta eskubaloi-maila goreneko taldeen egoitza izan daitekeena (Gipuzkoa Basket, Ibaeta Bera Basket eta Bera).  Helburua da "Illunbe Berria" ren lanak 2030. urterako amaituta egotea, hirian Munduko Futbol Txapelketa egiten den sasoi berean.

KREAN + ZAHA HADID taldea beste 4 talderekin batera hautatua izan da, aurretik esperientzia handia izan baitu horrelako ekipamenduak eraikitzen. Nabarmentzekoak dira Anoeta Estadioaren handitzea, Londresko Joko Olinpikoetako Ur Zentroa, Buesa Arena eraberritzea eta handitzea eta Qatarreko Mundialetako Al Janoub Estadioa.

17.02.2026

Partekatu: