IMQ Alhondiga egoitza berria inauguratu dute Bilbon

Grupo Cosimet Inmobiliariak KREANi agindu zion Bilboko erdigunean (Concha Jeneralaren kalea, 20) dagoen eraikina birgaitzeko obrak kontratatzeko proiektuak idazteko, zuzentzeko eta laguntzeko.

Cosimet Taldearen partaidetza duen Alhóndiga Residencia IV sozietateak higiezina erosi zuen. Higiezin horrek, gainera, bi soto ditu Concha Jeneralaren 22an eta beheko solairua behegain batekin eta Fernandez del Campo 25eko soto batekin.

Concha 20ko eraikina zaharberritu eta adinekoen egoitza bihurtu da. 5.500 m² baino gehiagoko azalera du, eta 8 solairu asistentzial eta 4 bizikidetza-unitate ditu. Bertan, 69 gela daude – 59 banako eta 10 gela bikoitz – bainugela egokituekin. Gehienezko edukiera 79 erabiltzailerena da.

IMQ IGURCO da hura kudeatzeaz arduratzen den enpresa. Eraikin berezia da, lehen EDP-Naturgas enpresaren bulego korporatiboak hartzen zituena, eta "Oinarrizko Babesa, C Maila" gisa katalogatuta dago Bilboko HAPOn.

Fernández del Camporen lokalei dagokienez, mediku-kontsultategi bat gaitu da, eta IMQk kudeatuko du.

24.04.2025

Partekatu: