29/02/2024

IF 2024 saria DIARADESIGNri

DIARADESIGNk, KREAN Taldearen produktu eta zerbitzuen diseinuaren enpresak, IF DESIGN AWARD 2024 saria lortu du HANGZHOU AIRPORT metroaren diseinuaren proiektuagatik.

Asiako Joko Olinpikoetan inauguratua, diseinu aerodinamiko, isil, eroso, seguru, adimentsu eta efizienteko mugikortasun-irtenbide gisa aurkeztu zen. Aireko edozein birus ezabatzeko iragazki bioteknologikoak ditu eta bidaiariei denbora errealean informazio garrantzitsua helarazteko OLED leiho adimendunak ere.

Bere diseinuak, Hangzhou hiria inguratzen duen naturan eta bere aireportuko arkitekturaren esentzian inspiratua, forma garbi, leun eta biribilduak konbinatzen ditu, honen emaitza txori baten hegaldia gogorarazten duen aurrealdeko diseinu nabarmen bat delarik. Ezaugarri horiek guztiek hiriko metroaren diseinu bakarrari forma ematen diote, nortasun handikoa, eta memorian grabatuta geratuko da.

 

Zorionak!

info + IF DESIGN AWARD: https://ifdesign.com/en/winner-ranking/project/120kmh-new-a-style-urban-metro-for-asia-games/645297

info + DIARADESING: www.diaradesign.com

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir