El Boulevard merkataritza-gunearen eraberritzeak, KREANek proiektatu eta zuzendua, "Mapic Award 2025" sariaren irabazle, "Erreforma-proiektu onena" kategorian.
CBRE Global Investorsek, Vitoria-Gasteizko El Boulevard merkataritza-gunearen jabeak, "Mapic Award" saria jaso zuen Cannesen, retail sektorearen nazioarteko erreforma-proiektu onena bezala, 2025eko azaroaren 4an egindako zeremonia batean.
El Boulevard merkataritza-gunearen erreforma integralak, 21,6 milioi euroko inbertsioarekin, lidergo-posizioa indartu du. Erabat birdiseinatutako espazioekin, ikuspegi gizatiar, jasangarri eta berritzaile batekin: nazioartean saritutako 3D pantaila erraldoi bat, 300 m² haur-parke, restaurazio eremu berri bat, atseden teknologikorako gune bat eta lantoki bat, erreferentziazko espazio bihurtu da. Eraldaketa horretan eraginkortasuna lehenetsi da, material ekologikoekin, LED argiztapen adimendunarekin, euri-ura biltzearekin, igogailu elektrikoekin eta planta fotovoltaikoarekin; eta aniztasuna, ostomizatuetarako komun irisgarriekin eta seinale inklusiboekin.
1996an sortutako "MAPIC Awards" sariek txikizkako higiezinen industriaren bikaintasuna, berrikuntza eta sormena saritzen dituzte, proiektu erabilgarri eta ameslarienak sarituz. 12 kategoria dituzte, txikizkako marken, abangoardiako azken irtenbideen eta higiezinen proiektu eta birmoldaketa berrienen errendimendua eta garapen aparta saritzeko.