Bilboko Portuan mineralizazio-planta inauguratu da, KREANen obra-zuzendaritzapean

Planta berriaren proiektua KREANek idatzi du, Petronorreko Ingeniaritza sailak eskatuta, eta Biscay Eco Aggregatesek KREAN kontratatu du obra-zuzendaritza egiteko. Obra 16 hilabetetan egin da, eta 2026ko maiatzean amaitu da.

Biscay Eco Aggregates (Petronorren filialak, Alba Emission Free Energy S.A.k eta bere bazkide teknologikoak, O.C.O Technology, osatzen duten sozietatea) Bilboko Portuan mineralizazio-planta berritzaile baten eraikuntza amaitu du. Instalazio berria aitzindaria izango da Europa kontinentalean, eta karbono negatiboko ekoaridoak fabrikatzeko erabiliko da, Karbonatazio Azeleratuko Teknologia (ACT) deiturikoaren bidez, hiri-hondakin solidoetatik abiatuta. Teknologia horrek erraustegietako hondakinei balio handiagoa ematen die, eta mineral karbonatatu bihurtzen ditu, KEOak finkatuz.

Instalazioak Petronorren findegitik harrapatutako CO₂ erabili ahal izango du. OCOk garatutako teknologiaren bidez, CO₂-ak, orain arte hondakindegietan amaitzen zuten hondakinekin erreakzionatuko du, agregakin sintetiko bihurtuz. Agregakin horiek lehengai izango dira eraikuntzaren sektorean, ekonomia zirkularra sustatuz eta industriaren karbono-aztarna murriztuz. Urtean 125 kT-ko ekoizpena kalkulatzen da, urtean 50 kT inguruko errauts hegalarietatik abiatuta.

Proiektu horretara bideratutako inbertsioa 20 milioi eurokoa da, eta bat dator Petronorrek deskarbonizazioarekin duen konpromisoarekin. Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak batera finantzatzen dute proiektua, Innovation Fund eta Indartu programen bidez.

Instalazioa 10.900 m²-ko lursail batean dago. 2.600 m² baino zertxobait gehiago azalera estaliari dagozkio, eta gainerakoa zolatutako azalerari. Honako eraikin hauek osatzen dute:
-    Prozesu-eraikina
-    Hondarra ontzeko eta biltegiratzeko eraikina
-    Produktu bukatuen trojeak
-    Bulegoen eraikina
-    Aurrefabrikatutako eraikin txiki bat, Eraldaketa Zentroa hartzeko. Bertatik hornitzen da planta elektrikoki.

Gainera, plantak biltegiratzeko eta kanpoko mantentze-lanak egiteko eremu bat izango du, eta bertan gasolio-biltegiratze txiki bat kokatuko da.

04.06.2026

Partekatu: