Joan den abenduan inauguratu ziren Aguraingo Lezao kirol-guneko kiroldegia eta frontoi berria. KREANek proiektuak idatzi ditu eta obraren zuzendaritza fakultatiboa egin du.
Hartutako konponbideak kirol-gunean denboran zehar egindako esku-hartzeen hizkuntza bateratzen du, osotasunean koherentzia formala eta materiala lortze aldera. Frontoi berria eta berritutako kiroldegia hartzen dituen bolumen bakarra sortu da, eta igerileku-eraikinari atxikita geratu da. Eraikinaren altueran kiebro bat sortzen da, espazio bakoitzean behar den altuerara egokitzen dena, fatxadan erritmoa sortzeaz gain. Altxaeran marra horizontalak sortzen dira, eraikinaren eskala bisualki murrizteko.
Guneak frontoiari eta kiroldegiari zerbitzua ematen dieten erdiko harmailak ditu, eta horien azpian taldeentzako eta kiroletarako aldagelak eta areto lagungarriak daude. Horrela, ahalik eta neurri handienetara iritsi gara, bai kiroldegiko pistan, bai frontoian, eta eremu komunetarako espazioak murriztu ditugu. Gainera, frontoiak harmaila erretraktilak ditu, beharrezkoa denean edukiera handiagoa izateko.
Bolumen berria igerilekuen eraikinarekin lotuta dago, bolumetria arintzen duten eta barrura argi naturala sartzea ahalbidetzen duten leihate handiak dituen galeria baten bidez. Igerilekuen eraikinaren inguratzailean hobekuntzak izan dira, arotzeriak ordezkatuz eta fatxadetan zein estalkian isolamendua gehituz. Fatxadak SATEz estalita geratu dira. Lehendik dagoen eraikuntzaren energia-eskaria hobetu da, eta, aldi berean, multzoaren diseinu arkitektonikoan integratu da.
Multzoa deskarbonizatu da, ur bero sanitarioa eta klima sortzeko bero-ponpak instalatuz. Gainera, plaka fotovoltaikoak ditu estalkian, energia berriztagarria sortzeko.