PROIEKTUA
SMC
KOKAPENA
Gasteiz

Espainiako egoitza korporatiboaren handiagotzea, biltegi-nabean 11.250 m²-ko azalera eta administrazio-erabilerako 6.600 m²-ko azalera lortu arte bulego berriekin, bilera-areto eta -guneen kopurua handituz, A kalifikazio energetikoa duen eraikin batean, induktore-sistema eraginkor eta isil baten bidez klimatizatua. Handiagotze horrek, lehendik zegoen eraikinaren jatorrizko trazuak bilduz, proposamen formal bat egiten du, egoitza korporatibo bati eskatzen zaion adierazgarritasunarekin bat datorrena, paramentuen laminekin jolastuz aireak eraman ditzan, airea baita SMCren negozioaren elementu gidaria. Eraikina BMS sistema baten bidez kudeatzen da. Sistema horrek aukera ematen du argiztapena, klimatizazioa, sarbideen kontrola, aretoen erreserba, eszenatokien kudeaketa, suteen aurkako babesa eta sistema ezberdinen zeharkako erabilerak koordinatzeko, hori guztia irisgarritasun unibertsalaren eta segurtasun-neurri kolektiboen testuinguruan. Era berean, lurzatiaren desnibela aprobetxatu da aparkaleku bat hartzeko, eta ez da betelanik egin behar izan ekoizpen-plantaren mailara iristeko.

Egikaritzea, konplexua eta langileen eta ekipoen mugimenduak dakartzaten faseekin,lean constructionmetodoarekin planifikatu da, lan guztien eguneroko kudeaketa ahalbidetzen duena. Horren emaitza talde-lana da, bai KREANeko barrukoa, bai SMCkoa eta tartean diren inplikatutako kontratak. Lehen handiagotze-fase hori egin ondoren, lehendik zeuden nabea eta bulegoak birgaitzen jarraitu da.

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak