Iraunkortasun-aholkularitza
Deskarbonizazioa · Trantsizio energetikoa · Klima-aldaketara egokitzea · LEED, BREEAM eta WELL ingurumen-ziurtagiriak
KREANen, etorkizun iraunkorrago baterako trantsizioa bultzatzen dugu ingurumen ziurtagirien bidez eta soluzio berritzaileen bidez ingeniaritzan eta aholkularitzan, deskarbonizaziorako eta trantsizio energetikorako eta Klima-aldaketaren aurreko erresilientziarako.
Gure aditu-taldearen lana berotegi-efektuko gasak arintzearen erronketan eta klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzean laguntzea da, eta estrategia eta jarduera-plan pertsonalizatuak diseinatzen ditugu zure erakunde edo hiriarentzat.
Karbono-aztarna aztertzen dugu, gure ingeniaritzaren bidez berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko prozesuak eta teknologiak optimizatuz. Trantsizio energetikorako ibilbide-orriak garatzen ditugu, eta inbertsio-planak egiten ditugu industriaren, nekazaritzako elikagaien, hotelen eta retail sektoreetako enpresa ta erakundeen deskarbonizazio prozesuetan.
Energia berriztagarriak ezartzeko aholkuak ematen dizkizugu, eta, aldi berean, zure eraikinetan eta industria-prozesuetan energia-eraginkortasuna sustatzen dugu. Ura kudeatzeko soluzio iraunkorrak diseinatzen ditugu, urritasun-arriskua minimizatuz eta baliabide hidrikoen kalitatea hobetuz.
Klima-aldaketara egokitzeko planak garatzen ditugu, azpiegituren eta hiri osoaren erresilientzia hobetuz. Era berean, erakundeen arrisku fisikoak eta arriskua kudeatzeko planak aztertzen ditugu, klima-aldaketaren ondoriozko inpaktuak minimizatzeko.
Bezeroekin lankidetza estuan lan egiten dugu iraunkortasunari lotutako erronkak eta negozio-aukerak identifikatzeko, eta zure erakundea jasangarritasunaren eta IGG politiken lider gisa kokatzea helburua izanik.
Ingurumen-ziurtagiriaren arloan, enpresa liderra gara, eta 150 proiektu baino gehiago ziurtatuta ditugu.
2010az geroztik, eraikin berriak eta Espainian, Portugalen, Polonian, Italian, Frantzian, Grezian eta Belgikan dauden higiezinak ziurtatzen ari gara.
Gure BREEAM, LEED, WELL, Net Cero eta Taxonomia aditu-taldeak ziurtapen-prozesu osoan lagunduko dizue, hasierako diagnostikotik behin betiko ziurtapenera arte, jarraipen holistikoa eskainiz. Gure zerbitzuaren balioa zerbitzu hori ematen duen giza taldearen konpromisoan oinarritzen da, eraikinen ingurumen-ziurtapenean ezagutza tekniko eta esperientzia zabala duen taldea baita.
Nabarmendu behar da EAZren lorpena ere kudeatzen dugula (Energia Aurrezkiaren Ziurtagiria), bezeroaren eta subjektu delegatuen arteko bitartekari-zerbitzua eskainiz.
Andrew Ferdinando
Iraunkortasun Ziurtagirien proiektuen arduraduna
Arkitektoa eta BREEAM Assessor
Zerbitzuak
Arkitektura eta Ingeniaritzako Zerbitzu Profesionalak
- Deskarbonizazio-planak eta trantsizio energetikoa
- Udaletako klima- eta energia-planak
- Berotegi-efektuko gasen inbentarioak eta karbono-aztarnaren analisia
- Klima-aldaketaren ondoriozko kalteberatasunaren eta arriskuen azterketa
- Klima-aldaketara egokitzeko planak
- Klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak kudeatzeko plana