PROIEKTUA
Zubiarte
KOKAPENA
Bilbo

KREAN Arkitektura protagonista izan da Zubiarteko eraberritzean 2015etik, lehen zirriborroetatik, eta, azkenean, proiektuez eta obra-zuzendaritzaz arduratu da. Bilboko Abandoibarra auzoko merkataritza-gune urbano bat da, eta KREANek esku hartu zuen 2004an ere haren proiektuan eta obra-zuzendaritzan.

Erreformaren xedea merkataritza-eskaintza berrantolatzea da, ehungintzako lokalak solairu bakar batean biltzeko, sukaldaritzara bideratutako eremuak zabaltzeko eta operadore handiak gehitzeko, hala nola Mediarmarkt, merkataritza-"aingura" berri gisa. Estrategia horren helburua gunea birkokatzea da, Bilboko hirigunean dagoen merkataritza- eta aisialdi-eskaintza indartsuarekin lehiatu ahal izateko. Aldi berean, goiko solairuetako fatxaden ikuspena hobetzen da, baranden eta karelen ordez beirazko elementuak jarriz, zirkulazio-elementuak leku ikusgarrienetan birkokatzen dira eta beira atzeraargiztatuzko pasabide berriak gehitzen dira, eraikinak lotuz eta lokalen arteko zirkulazioak erabat hobetuz. Jardueraren osagarri, mall espazioaren aktibazio komertziala egingo da, haurrentzako jolasgune eta janari-postu berrien bidez, Zubiarteko bezeroari "esperientzia" berri bat eskaintzeko helburuarekin.

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak