27/01/2022

LKS KREANek garatutako Arrigorriagako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurkezpena

Urtarrilaren 19an eta 20an, LKS KREANek idatzitako Arrigorriagako udalerrirako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aurkeztu zen. Abusuko Gizarte eta Kultura Zentroan eta Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egindako bi saioetan, Plan Orokor berria izango denaren funtsezko gakoak aurkeztu zitzaizkien herritarrei. Plan hori udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da, eta udalerriaren hiri-garapena markatuko du datozen urteetarako.

Ane Miren Martínez Bardeci eta María Rodriguez Aguirre LKS KREANeko hirigintza, hiri eta lurralde taldeko kideek aurkeztu zuten HAPO, Jabier Puertas Juez LKS NEXTeko partaidetzan adituaren laguntzarekin. Saio horietan, Planak etxebizitzari, jarduera ekonomikoei, ekipamenduei, berroneratzeari eta birgaitzeari, ingurumen-babesari, ondarearen babesari eta abarri buruz ezartzen dituen proposamen eta zehaztapenetako batzuk azaldu ziren, HAPOren helburu nagusiaren arabera, hau da, garapen iraunkor eta orekatua, irisgarritasun- eta mugikortasun-gaiak ebatziko dituena, genero-ikuspegia eta osasuna kontuan hartuta, bai eta klima-aldaketa, kudeaketa publikoa eta hirigintza-kontrolerako tresnak ere.

Arrigorriagako Udalak, azaroaren 28an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen HAPO, eta BAOn argitaratu zen 2021eko abenduaren 3an. Azalpen-saio horiek HAPOren izapidetze-prozesuan parte-hartze publikoa errazteko udalak prestatu duen partaidetza- eta informazio-programaren barruan sartzen dira.

LKS KREAN-ek prestatu du halaber, azalpen panelen bidez jedaurrean izango den erakusketa bat; erakusketa aurkezpenak egin diren udal lokaletan bertan izango da. Jendaurrean jartzeko epea otsailaren 9an amaitu ondoren, HAPOren hirigintza-izapideekin jarraituko da, eta datozen hilabeteetan onartuko da behin betiko.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir