02/06/2021

Hondalea, Cristina Iglesiasen obra eskultorikoa, Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren eraikinean instalatu da, LKS KREANen laguntzarekin

 

Donostiako Udalak eskatuta, LKS KREANek Santa Klara uharteko itsasargiaren eraikina eraisteko, husteko eta birgaitzeko proiektua egin du.

Proiektua gauzatu da uhartea eta itsasargiaren egitura eta funtzionaltasuna erabat errespetatuz. Itsasargiaren etxearen barrualdeko lanek ingeniaritza lan handia eskatu dute eskultura lan berezi bati lekua prestatzerakoan, eraikinaren espiritu berari eutsiz.

Bisitaldi publikorako gela bakarra sortzeko, barrualdea hustu da, 0 kotatik abiatuta (10 metroko sakonera arte), eskultura lehen maila batean jartzeko eta gela teknikoak maila sakonenean jartzeko. Erronka handia izan da hustuketa, lurraren bultzadei eustea eta eraikuntzaren perimetroa zaintzea, aurreexistentziari eragin gabe.

Estalkia oso laua eta arina da, bi isurialdekoa, lau isurkiko kupula zentralarekin, kobrezkoa (itsasargiaren dorrearen gailurra bezala), eta 30 panelez osatutako beira fotovoltaiko gardenezko larruazal batek inguratzen du perimetroan. Eraikinaren eta itsas seinalearen eguneroko funtzionamendurako energia sortzeaz gain, beroa barrura sartzen uzten du.

Eskulturak instalazio hidrauliko bat behar izan du, artistak obraren ikuskizunerako behar zituen sentsazioekin bat datorrena. Diseinu hidraulikoa berritzailea izan da, hainbat agertokitan itsasoaren sentsazioa eta eskulturarekiko duen eragina eta harremana erreproduzitzeko, itsas hondoa lortzeko eta itsasoa haren gainean hausteko. Lortu beharreko sentsazioak sumatzeko proba-proiektu pilotuak egin dira.

Horretan oinarrituta egin zen diseinu hidraulikoa. Honako hauek osatzen dute diseinu hidraulikoa: ur-biltegi bikoitza duen edateko uraren zirkuitu itxi bat (itsasoko ur-hargunerik gabe eta ia ur-kontsumorik gabe), bulkada-ponpak, hodi-sarea, balbulak, difusoreak, ura tratatzeko instalazioak, sistemaren kontrol-bitartekoak... horiek guztiek ahalbidetzen dute itsasoaren eragina eskulturaren gainean erreproduzitzea. Obraren neurriak, efektuaren aldizkakotasuna eta kokapena kontuan hartuta, sistema konplexu eta zehatza behar izan da, bai eta bertako gatz-girorako oso aldakorrak ez diren materialak ere.

Hala, LKS KREAN lankidetzan aritu da tokiaren arkitektura- eta paisaia-birgaikuntzako proiektu hau abian jartzen, haren ezaugarri historikoei eta memoria kolektiboari eutsiz eta Cristina Iglesiasen azpiegitura artistiko berria sartuz. Laguntzaile espezializatuen ekarpenak ere sartu ditu LKS KREANek diseinuan.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

Compartir