21/09/2020

LKS Ingeniería, S. Coop.-ek urteko Batzar Nagusia egin du

Krean Group-eko oinarria den LKS Ingeniería, S. Coop.-ek bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen irailaren 18an, ostiralean. COVID 19 pandemia dela eta 2020ko lehen erdian izan duen eraginagatik, urteko ekitaldia hiru hilabete baino gehiago atzeratu da, ohiko datarekin alderatuta (maiatzaren amaiera), eta aurrez aurre egitea posible izan ez denez, bazkide eta gonbidatu guztiek telematikoki parte hartu ahal izan dute.

Formatu berriak ez du baldintzatu bileraren ohiko bilakaera, eta Urteko Batzarrak jorratzen dituen konpromiso guztiak bete ditu: aurreko ekitaldiko (2019) kontuak eta kudeaketa berrikustea eta onartzea, kudeaketa-planaren helburu kualitatibo eta kuantitatiboak eta oraingo ekitaldirako ildo estrategikoak azaltzea, eta, azkenik, hainbat erabakiri buruzko bozketak egitea, Kooperatibaren Kontseilu Errektoreak proposatuta. Hartutako erabakietako bat kooperatibaren izen soziala aldatzea izan da, eta aurrerantzean KREAN, S. Coop. izango da.

Kooperatibako Errektore Kontseiluko presidente den Luis Anduagak 2019ko jarduerako emaitza ona nabarmendu zuen; izan ere, 2020a eskabide-zorro on batekin hastea ahalbidetu zuen eta, horri esker, 2020ko jarduera ongi ixtea espero da, pandemiaren eragina gorabehera.

Bestalde, Jon Berbelek, Krean Groupeko zuzendari nagusiak 2021-2024ko plan estrategiko berrian jorratzen ari denaren gidalerro nagusiak azaldu zituen.

Azkenik, Mondragon Korporazioko lehendakariordeak Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioari eta Mondragon taldeari buruzko informazioa eman zuen.

Batzarra amaitzeko, omenaldi hunkigarriak egin zitzaizkien gaur egun Krean Taldean lanean 25 urte bete dituzten 21 lagunei (Aitortza hori lehen aldiz egin zen eta jarraipena izango du hurrengo batzarretan), eta azken urtean hildako hiru lankideekiko ere oroipen samintsu eta sentitu bat eman zen.

 

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

Compartir