18/11/2019

LKS KREANek eta Irizar e-mobilityk azken honen lantegiko biki birtuala aurkeztu dute Vitoria-Gasteizen ospatu den “4.0 Industria zure eskura” jardunaldian

LKS KREAN eta Irizar e-mobility, “4.0 Industria zure eskura” jardunaldiko protagonistak izan dira. Jardunaldia Agora, Arabako Foru Aldundia eta Araba 4.0.k antolatuta, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian ospatu da.

Patricia Ajak, LKS KREAN-arkiektoa bera, “Biki birtuala:  eraikuntza digitalizatzen” izenburuko txostena aurkeztu du. Txosten honen bidez azaldu du nola LKS KREANek teknologia hau erabili duen Irizar e-mobilityren beharrei erantzuteko eta etorkizuneko proiektuei aurre egiteko.  Irizar e-mobility Europako mugikortasun elektrikoko lehen lantegia da, Adunan kokatuta dago, eta Irizarreko Proiektu Estrategikoen Arduraduna den Txema Oteroren hitzetan, “orain dela 10 urte baino gehiago hasitako dibertsifikatze prozesuaren gailurra” da.

“Hurbileko eta errealak diren kasuak, hain zuzen, Industria 4.0ko teknologia bideratzaileei esker, erronka bat gainditzea, beren eraginkortasuna hobetzea edo negozio aukera berriei heltzea lortu duten” enpresen adibideen hedapena izan da jardunaldiaren helburua. Eskaintza eta eskari teknologikoen arteko ikuspuntu praktiko batetik, ekitaldiak erakutsi digu “Industria 4.0 Arabako ETEen eskura dagoela eta formakuntza, aktibo bat dela”.

Antolakuntzak dio “enpresako alor guztiek egon behar dutela transformazio digitalean eta ondorioz, baita bere pertsonek ere”.  Enpresetara ez ezik, FP edo unibertsitateko irakaslegoari zuzenduta egon da ekitaldia, eta bokazio industrialeko etorkizuneko profesionalei ere.

Araba 4.0 Sariak ere bertan banatu ziren, LKS KREAN eta Arabako Foru Aldundiak babestuak.  Sari hauek Formakuntza Profesionala eta Unibertsitateko Arabako ikasleen talentua, berrikuntza eta talde lana baloratzen dute.  Sarien banaketa Jon Ocio eta Pilar Garcia de Salazarren eskutik joan zen, LKS KREANeko Lantegi Industrialen Operazioen Arduraduna lehena eta Arabako Diputatu Nagusiordea, bigarrena.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

Compartir