15/11/2019

Erakunde bisita Irizar e-mobility enpresara eta Baionara, Gasteizen autobus elektriko adimentsua ezartzearen harira

Gasteizko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariak Irizar e-mobility enpresak Adunak duen lantegian izan dira aste honetan, bertan egingo baitira 13 autobus elektriko adimentsuak eta markesinak; orobat, Baionan izan dira, Baiona, Angelu eta Miarritze lotzeko duten autobus elektrikoen sistema ikusten.

Joan den ostegunean, Gasteizen datorren urtetik aurrera ibiliko diren autobusen barruko eta kanpoko diseinuan eta osagaien fabrikazioan egindako aurrerapenak egiaztatu ahal izan zituzten Arabako erakundeetako ordezkariek Irizar e-mobilityren Adunako lantegian. Arabako hiriburuko kaleetan jarriko diren markesinen lehen prototipoa ere ezagutu ahal izan zuten, baita irisgarritasunarekin eta erosotasunarekin lotutako hobekuntzak proposatu ere.

Gaur goizean, berriz, Baiona, Angelu eta Miarritzeko esperientzia ezagutu du ordezkaritzak; izan ere, aurtengo irailetik 10 ibilgailu elektrikok egiten dute Euskal Hirigune Elkargoko Tram’bus linea. Gasteizko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariei ibilgailuak kargatzeko metodoak interesatu zaizkie bereziki.

Gasteizko Udaleko Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Mikel Gurutzeagak, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu Javier Hurtadok eta Irizar e-Mobility-ren zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxeak hartu dute parte bisitetan, erakunde guztietako teknikariekin (adibidez, Aldundiko Mugikortasun zuzendari Patricia Pérez) eta ABEEa osatzen duten enpresetako (Irizar e-mobility, Yarritu eta KREAN Design & Build) arduradunekin batera.

Garraio publikoko sistema eraginkor eta edukiera handikoa da BEA; helburuak ditu hiriko auzo guztiak hobeto konektatzea, eta mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatzea. TUVISAren egungo 2. linean emango du zerbitzua, puntako teknologia darabilten 13 ibilgailu elektrikoren bitartez. Linea horrek Gasteiz inguratzen du, eta  hiriko leku garrantzitsuak lotuko ditu, hala nola Txagorritxu ospitalea, Eusko Jaurlaritza eta Mendizorrotzeko futbol-zelaia. Lineako 10 kilometroko ibilerak 24 geltoki berri–noranzko bakoitzean– lotuko ditu, gaur egun geltoki konbentzionalak dituzten lekuetan egingo direnak.

Irailaren 2an hasi ziren BEAren obrak, hiriko lau lekutan aldi berean. Obra zibilek hartuko dituzten 65 asteetan gauzatuko dira autobus elektriko adimentsuaren proiektua, azpiegitura, hornikuntza, abian jartzea eta mantentzeko lanak. Hainbat erakundek parte hartzen dute BEAren proiektuan: Gasteizko Udalak finantzaketaren % 17,5 emango du, Arabako Foru Aldundiak beste % 17,5, eta Eusko Jaurlaritzak % 65. Inbertsioa 40 milioi eurotik gorakoa izango da. Irizar e-mobility, Yarritu eta KREAN Design & Build-ek eratutako aldi baterako enpresa-elkartea ari da lanetan.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Compartir