07/10/2019

‘Metros2’ aldizkariak LKS KREANen ibilbidea eta profesionaltasuna goraipatu ditu PROJECT 2019 sariarekin

Metros2 aldizkaria erreferentziazko argitalpena da higiezinen eta eraikuntzaren sektorean, eta LKS KREANi PROJECT 2019 saria eman dio, Project Managementen arloan egindako ibilbideagatik.

Eraikuntza, Azpiegitura eta Hiriei buruzko Mega Projects jardunaldiaren 21. edizioaren esparruan Madrilgo CMS Albiñana y Suarez de Lezo entzunaretoan egindako ekimen batean, KREAN Groupeko zuzendari nagusi Jon Berbelek jaso du saria. Ekimenaren antolatzaileei garaikurra eskertu ondoren, KREAN Taldea eta Ingeniaritza eta Arkitektura proiektuen soluzio integralerako taldeak dituen gaitasunak aurkeztu ditu.

Alberto Martinez Lagek, LKS KREANen Madrilgo Bulegoetako zuzendari eta lurralde nazional osoko PM ugariren arduradunak, aitortza eskertu du, eta saria LKS Krean osatzen duen lantalde handiarekin eta ia 30 urte hauetan alboan izan ditugun bezeroekin partekatu du.  

LKS Kreanek ezin konta ahala proiektu berezitan parte hartu du, hainbat arlotan: hirugarren sektorea, kirola, industria eta ekipamenduak. Eta, lantaldeak diziplina anitzekoak direnez, balio handiko kudeaketa integrala egiteko gaitasuna dauka.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir