19.09.2019

IKERLANek bere egoitza nagusiaren eraberritzea bukatu du LKS KREAN eta Ulma Architectural Solutions-en eskutik.

IKERLANek bere Arrasateko egoitza nagusia eraberritu du LKS KREAN eta ULMA Architectural Solutions-en elkarlan proiektuarekin.  Ulma Construction, estalduratan liderra da eta LKS KREAN, Ingeniaritza eta Arkitekturan erreferentea.  Mondragón Taldeko hiru kooperatibek elkarlan bikaina egin dute ikerketa gunearen egoitza berritzeko.  Egoitza hau 1974ean eraikitako altxor arkitektoniko bat bezala ezagutzen da.

IKERLANeko etengabeko eboluzioaren barruan kokatzen da proiektua: 2016an eman ziren proiektuaren lehen pausoak, LKS KREANen eskutik, IKERLANeko instalazioek osatzen duten 8.452 m2-ei ekiteko aukeratutako enpresa.

Joxe Oleaga, LKS KREANeko arkitektoak, Alvaro Líbano, bere aitzinekoaren lana errespetatu eta egokitu du.  “Teknologiaren adar ezberdinak erakustea nahi duen eraikuntza baten sinbologia kontserbatuz” eta elkarlanera bultzatzen duten estrukturako osagaietan arituz. Eraikin moldagarria da, eguneroko behar aldakorretara azkar egokitzeko aukera eskaintzen duena: hasieran 20 pertsona besterik ez ziren eraikinaren erabiltzaileak, orain ordea, 300 langile baino gehiagok osatzen dute IKERLAN.

ULMA Architectural Solutions-ek, bere aldetik, IKERLAN hornitu du fatxadetarako estalduratan dauden materialik berrienekin, eraikinaren geometria konplexuetara egokitzen diren soluzio teknikoak emanaz, benetako erronka enpresa oñatiarrarentzat.

6.220 m2 fatxada estaldu dira, polimerozko fatxada aireztatuko sistema konplexu batekin; sistema honek isolamendu termikoa eta akustikoa barneratzen du D ziurtagiri energetikoa hobetu nahian.

Marcelino Caballero, IKERLANeko Zuzendari Nagusiak azpimarratu du “gure eraikina eraberritzea erronka handia zen bere konplexutasun eta berezitasun arkitektonikoa kontutan harturik, eta emaitza, partehartzaileen arteko elkarlanean oinarritutako arrakasta da. LKS KREANek eraikineko alderdi funtzional eta geometriko guztiak errespetatu ditu  eta ULMA Architectural Solutions-ek eraikineko fatxada konplexuari eman dio erantzuna estaldura mota berrien bidez”.

Fatxadako berritze lanak aurten bukatu dira, gune berrien sorkuntzarekin batera, Gune Experimentala, Konbustio Laborategia eta Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologien Laborategia, hain zuzen.

 

ALBISTEAK KREAN

ALBISTEAK KREAN

ALBISTEAK KREAN

KREANek Arrasateko (Gipuzkoa) LK3 eraikinaren birgaitze energetikoaren oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua, obraren zuzendaritza eta kudeaketa, eta WELL eta BREEAM ingurumen-ziurtagiriak eg

KREANek amaitu du Oñatiko (Gipuzkoa) Munazategi II.12ko P.1.3 lurzatian ULMA Packaging enpresaren industr

KREANek edateko uraren tratamenduaren arloan duen esperientzia eta ezagutza Nafarroako Edateko Uraren Tratamendurako bost Estaziotan (EUTE) hainbat jarduketatan islatzen ari da.

Compartir