25/04/2019

Congelados de Navarra-k LKS KREANen jarri du konfiantza Indian bere lehen produkzio planta irekitzeko

Congelados de Navarra-k bere proiektu garrantzitsuenetako bat  garatu behar du, Espainiatik kanpo lehen produkzio planta ireki, Indian hain zuzen, asiar merkatuari erantzun ahal izateko.  LKS KREANek Congelados de Navarrari lagunduko dio ingeniaritza eta proiektu eta lanen kudeaketaren prozesuan zehar, 2020 bukaeran izango den instalakuntzen amaiera arte.

Congelados de Navarra, Europako barazki gain-izoztuen ekoizpenean eta komertzializazioan liderra da.  Bere azkeneko hedapen planean helburu moduan jarri zuen Europatik at haztea, ordura arte hauxe beraien merkatuko ia %100a zelarik.  Lau industrial plantekin, horietako bi Nafarroan, eta bulego komertzialak zabalduaz, Afrika Iparraldean, Erdialdeko Ekialdean, eta amerikar kontinentean sartzea lortu zuen.

Punyab Estatuan kokatuko den produkzio planta honek, produktu sorta zabala izango du, nahiz eta patata izoztuak, ilarrak eta azaloreak izango diren produktu nagusiak.

LKS KREAN bere bezeroen bidelaguna da, hauen proiektu estrategiko guztietan, dauden tokian daudelarik.  Congelados de Navarrak ongi ezagutzen du LKS KREANek Indian duen eskarmentu zabala, Ingeniaritzan eta Arkitekturan.  Herrialde honetan bulegoak dauzka azkeneko 10 urte baino lehenagotik.  Ekoizpen zentroak, garraio azpiegiturak, euri uren inguruen berreskuratzeak, gobernuaren eraikinak,… asko dira LKS KREANek sinatutako proiektuak Indian.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Compartir