26/02/2019

LKS KREANen berretsi egin du Nazio Batuen Global Compact egitasmoaren aldeko babesa eta atxikimendua

United Nations Global Compact iraunkortasunaren aldeko konpromiso globalerako egitasmo korporatiborik handiena da. Berari atxikitzea enpresek eta korporazioek ematen duten erantzuna da, euren estrategiak eta operazioak bat etor daitezen giza eskubideekin, laneko eskubideekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta ustelkeriaren aurkako borrokarekin, eta ekintzak gara daitezen Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko.

NBEren Mundu Itunaren helburua da enpresen eta enpresa garapenean inplikatuta dauden eragileen artean mugimendu bat sortzea, modu globalean, mundu iraunkorrago bat sortzeko. Horretarako, lagundu egiten die enpresei euren enpresa jarduera arduraz garatzen, estrategiak ea eragiketak hamar printzipioren inguruan bateratuta, giza eskubideen, laneko eskubideen, ingurumenaren eta ustelkeriaren aurkako borrokaren esparruan. Halaber, ekintza estrategikoak garatzen laguntzen du, gizartearen helburu orokorretan aurrera egiteko, horien artean egonik NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuak, bereziki azpimarratuz lankidetza eta berrikuntza.

LKS KREANek 2011. urtean egin zuen bat Nazio Batuen Global Compactekin, Nazio Batuek proposatutako hamar printzipioak babesteko helburuarekin, giza eskubideei, laneko eskubideei, ingurumenarekiko errespetuari eta ustelkeriaren aurkako borrokari dagokienez, LKS KREANen eragin eta lan esparruan. Atxikimenduaren oinarrian dago Itun Globala eta bere printzipioak LKS CREANen kulturaren, estrategiaren eta eguneroko ekintzen parte bihurtzeko konpromisoa.

2011. urteaz geroztik, LKS KREANek bere negozio estrategiak eta enpresa kulturaren orientazioa, Mondragon Korporazioaren baitan, Nazio Batuen Itun Globalaren testuinguruan barneratzeko lan egin du, eta urtero printzipio horiekiko garapen eta babesean egindako aurrerapenak jendaurrean erakusten ditu, eta urtero berritzen du Itun Globalarekiko atxikimendua eta babesa.

LKS KREANek, duela gutxi argitaratu den 2017ko azalpenean jakinarazi duenez,  2017-2020 aldi estrategikoaren testuinguruan, erakutsi egin du Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko atxikimendua eta adostasuna. Lehentasunez lau helburutan eragiteko konpromisoa azaldu du: 8. Helburua. Hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria sustatzea, enplegu eta lan duina sortzea bultzatuz; 9. Helburua. Azpiegitura erresilientea eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea; 11. Helburua. Hiri eta giza asentamendu inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak garatzea sustatzea; eta 13. Helburua. Neurri urgenteak hartzea klima aldaketari eta horren eraginei aurre egiteko.

Halaber, LKS KREANek konpromisoa hartu du zeharka Garapen Iraunkorreko beste zortzi helburutan eragiteko , horien artean egonik 5. Helburua. Genero berdintasuna eta emakume eta neskatila guztien autonomia lortzea; 10. Helburua. Herrialdeen barruko zein herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea; 12. Helburua. Kontsumo eta produkzio eredu jasangarriak segurtatzea; eta 16. Helburua. Gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea garapen iraunkorrerako, justizia denongana iristeko eta maila guztietan erakunde eraginkorrak, arduratsuak eta inklusiboak eraikitzeko.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Compartir