15/01/2019

LKSk etorkizuneko markak aurkeztu ditu: LKS NEXT eta LKS KREAN.

 

LKS, S. Coopek. eta LKS INGENIERIA, S. Coop.ek, LKS marka partekatzen duten bi kooperatiba matrizeek, etorkizuneko akordio bat izenpetu dute bi marka berri berezitu bultzatzeko, bi enpresa taldeen negozioak eta zerbitzuak proiektatu eta identifikatzeko.

Jatorri komun batetik, LKSren atzean bi enpresa talde aurkitzen dira, MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzu Dibisioan integratuta. Aurrerantzean, bi talde horiek bi marka bereizirekin aurkeztuko dira: LKS NEXT eta LKS KREAN.

Mondragoneko Egoitzan bertako zuzendari Alberto Gorroñogoitiarekin egindako ekitaldi batean, bi kooperatibetako lehendakariek eta zuzendari nagusiek akordio bat aurkeztu dute, euren zerbitzuek eta enpresa jarduerek merkatuan izango duten proiekzioa antolatu eta sustatzeko, bi talde espezialistaren profila indartuta, eta sektore eta bezero bakoitzaren beharretara hurbilduta.
 

LKS NEXT, People & Innovation.

LKS NEXT da LKS, S. Coop. Matrizearen babesean sortutako enpresa taldearen marka berria, estrategia enpresarial baten erakusle moduan sortua eta kultura dinamiko batera zuzendua, zeinean enpresek etengabeko berrikuntza prozesuak birkonfiguratu, aldatu eta partekatu behar dituzten, Gartner-ek “ContinuosNEXT” esaten dion estrategiaren inguruan.

Gaur egungo ingurunea etengabe aldatzeak eta eraldaketa digitalak eskatzen dute enpresen zerbitzura dagoen ezagutzak teknologia aplikatuko soluzioak eskaintzea. LKS NEXTek konfiantza, aurrea hartzea, fidagarritasuna eta emaitzetara orientatutako soluzioak eskaintzen ditu bere Kudeaketa, Teknologia eta Lege arloetatik, eta horiek dira arrakastaren gakoak.

Horrenbestez, LKS NEXTek, LKS S. Coop.eko eta sozietate partaidetuetako profesional taldeekin, soluzioak eta zerbitzuak garatzen ditu hainbat arlotan, hala nola:

  • Kudeaketako Aholkularitza, Pertsonen, Estrategien eta eta Eragiketen inguruan duen eskaintza indartzeko, AURKI bezalako enpresekin, prestakuntza hautatzeko eta kudeatzeko, edo PROSPEKTIKERekin, prospektibari buruzko aditu talde batekin. LKS MANAGEMENT SOLUTIONS MEXICO eta LKS ENTERPRISE MANAGEMENT CONSULTING (SHANGAI) dira Mexiko eta Txinako apustuak, gure bezero globalei lagun egiteko.
  • Aholkularitza eta Zerbitzu Teknologikoek sistema teknologikoen gaineko aholkularitza, planifikazioa eta arkitektura eskaintzen dituzte, eta ingurune ziberseguruetan aplikazioak garatzea eta integratzea. Eskaintza horretan integratzen dira enpresa hauek baita ere: i3S, SAP programa ezarri eta garatzeko espezialista; SEI-GroupeLKS, soluzio informatikoak Frantziako merkatuarentzat; LKS Infraestructuras IT, azpiegitura teknologikoak hornitzeko eta zerbitzua kudeatzeko; LKS OUTSOURCING S. COOP., aplikazio, azpiegitura eta prozesu teknologikoak esternalizatzeko; IBAI Sistemas, dokumentuak eta liburutegiak kudeatzeko soluzio informatiko espezializatuak, eta, azkenik, INDABA Consultores, open source soluzioetarako.

 

  • Enpresak etengabe egokitu beharra dauka ziurgabetasuna argitzeko, eta, horretarako, arriskuen kudeaketa zorrotz administratu behar da, lege, finantza edo teknologien aldaketen inpaktuak aztertu, planifikatu eta minimizatzeko, eta erakundeei Gobernu Korporatibo egokia bermatzeko. Erronka horri erantzuteko, LKS NEXTek Lege Aholkularitza eta Zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu, eta, munduan zehar elkartutako bufete sare bat izateaz gain, enpresa espezializatuak ditu, hala nola LKS KROCZEK WENDLAND AB, Alemaniako merkatuan, eta LKS Financial Solutions & Corporate, Finantza Aholkularitzaren esparruan.

LKS NEXT enpresa taldeak 550 profesional ditu, eta bere fakturazio bateratua 36 milioi euro baino gehiago da. Aholkularitza eta zerbitzu aurreratuko erakunderik handienetakoa da, merkatuan eskaintzarik zabalena dauka, espezializazio nabarmen Industriaren Sektorean, eta baita ere esperientzia zabala Administrazioaren edo Osasunaren sektoreetan.

LKS NEXTen enpresa kultura dira hurbiltasuna, konfiantza, berrikuntza, jakin-mina, aurrea hartzea eta etorkizuna.

 

 LKS KREAN, Sharing future.

LKS KREANek LKS INGENIERIA, S. Coop.ek eskaini ohi dituen zerbitzu profesionalak sinatzen ditu, ibilbide zabal eta aitortua duelarik Ingeniaritzan eta Arkitekturan. LKS KREANek merkatuan aurkezteko duen lema da “etorkizuna partekatzen dugu”.

Talde kooperatiboaren azken plan estrategikoan horizonte berri bat marrazten da, zeinean ezinbestekoak baitira sareko berrikuntza, desberdinen arteko elkarlana eta lankidetza bidezko abangoardia, etorkizunak, hau da, orainak, ingeniaritzaren eta arkitekturaren sektore gero eta zabalagoan planteatzen dituen erronka berri eta interesgarriei aurre egiteko. LKS KREAN aurrera doa jokaleku horretan, bere taldearekin zein bezero, hornitzaile, unibertsitate eta ikerketa zentro, sustatzaile eta ustiatzaileekin batera: “sharing future”.

Taldeak hiru zerbitzu bloke handi aurkezten ditu:

  • LKS KREAN Arquitectura e Ingenieria; izenak dioen bezala, Ingeniaritza eta Arkitekturako zerbitzuak eskaintzen ditu, hori delarik markaren negozio nagusia sortu zenetik.
  • KREAN Diseño y Construccion llave en mano-k giltza eskura erako diseinuan eta eraikuntzan dihardu, eta dagoeneko erreferentzia garrantzitsuak ditu estatu osoan burututako proiektuetan.
  • KREAN Promocion y Estructuracion da taldean sartu den azkena, eta bere jarduera enpresa eragiketa berriak sustatu eta egituratzeko soluzioak integratzera bideratzen du, Ingeniaritza, Arkitektura eta Eraikuntzan batez ere.

Profesionalen taldean 400 kide inguru daude, dozena bat egoitzatatik lanean, tartean egonik Euskadi, Nafarroa, Madril eta India, Txina, Peru eta Mexiko, bezeroei proiektu berrietan laguntzeko, non dauden kokatuta gorabehera.

Markaren jarduera sektore nagusiak dira Industria –jarduera zabala eraikuntza industrialean–, eraikuntza logistikoa, nekazaritzako elikagaiak, industri prozesuak, arkitektura komertziala, bizitegiko arkitektura eta hezkuntza, ikerketa eta bulegoetako arkitektura.  Hiriaren eta lurraldearen esparruak ixten du zerrenda, garraio, smartcities, ura eta klima aldaketa lantzen dituzten proiektuekin.

KREAN taldearen jardueraren proiektu esanguratsuenetako batzuk nabarmentzearren, aipatu ditzakegu Madrilgo Caja Magica, Irizarren Autobus Elektrikorako lantegi berria Adunan, DHLren eraikin logistikoa Barajasko aireportuan, azpiegitura ugaritako proiektuak Perun, Kolonbian eta Indian, eta etengabeko asistentzi lanak Danobat, Michelin edo Petronor bezalako bezeroetan.

Gaur egun, LKS KREANen babesean proiektu enblematiko ugari garatzen ari dira, hala nola Anoetako estadio berriaren birmoldaketa Donostian, Goa-ko Justizia Jauregi berria (India) edo Euskadiko energia fotovoltaikoko parkerik handienaren proiektua.

ica más grande en Euskadi.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir