09/10/2018

Iruñeako Sadar furbol zelaiaren eraberritzea: LKS KREAN grupo ACR-rekin aurkeztu da lehiaketara eta proposamena idazten lagunduko du Vaillo+Irigaray Architects estudioarekin batera

Osasuna Klub Atletikoaren Iruñeako EL SADAR 1967an inauguratutako futbol zelai bat da, 25.000 ikusleentzako lekua zuena. Hainbat aldiz eraberrituta izan da bere edukiera (gaur egun 18.375 eserleku dauzka) eta sarbide edo argiztapen baldintzak nazioko eta nazioarteko lehiaketako araudi desberdinetara egokitzeko, baina berriro aldaketak egin behar dira Osasunak lehiaketa ofizialetan jokatu ahal izateko.

Klubak eraberritzearen norainokoa eta bere kirol-egoera eta ekonomia aztertu ondoren, arkitektura lehiaketa baterako deialdia atera du, ez bakarrik aldaketa puntualak egiteko, baizik eta eraikuntza fase desberdinetan guztiz eraberritzeko proposamenak jasotzeko asmoz. Fase hauetako lehenengoa lehiaketako muga izango da.

LKS KREANek erronka honi erantzun zion atzo futbol zelaia eraberritzeko arkitektura eta ingeniaritza proposamen oso bat aurkeztuz, lanaren hiru baldintza nagusiak betetzen dituena:

  • Estadioa gaur egungo araudira egokitzea, jarduera espediente bidez instalazioaren erregularizazioa eskatu ahal izateko eta derrigorrezko udalaren irekiera-lizentzia lortu ahal izateko.
  • Estadioaren argitasuna Futbol Profesionaleko Ligaren arlo guztien eskakizun guztietara egokitzea eta, batez ere, segurtasun eta telebista emisioei dagozkien arloetan.
  • Estadioa handitu eta modernizatzea gutxienez 23.000 eserleku lortzeko. Hobekuntza gehigarriak ere kontuan hartuko dira, esate baterako instalazioaren egokitasuna, estetika, erosotasuna eta irisgarritasuna.

LKS KREANen proposamenak Sadar, Iruñea eta Osasuna Europako futbol zelai berrien izartegian sartzeko erronkari erantzuten dio, baina oinak lurrean mantenduz, baliabideen irtenbide orekatu baten bidez, anbizio handiko emaitza lortu nahian eta Hiriaren eta bere arkitekturaren inguruko eskakizun altuari erantzunez.

Aurkeztutako proiektuak Osasunaren kirol proiekzioa berritzeko asmoa dauka, baina, aldi berean eta maila berean, klubaren errentagarritasuna hobetzeko eta dirua irabazteko eszenatoki bat sustatu nahi du:

  • Bere saneamendu eta negozio plana sendotzeko aukera ematen dituzten espazioak ipiniz.
  • Futbol zelaia telebistako emankizunen, konektibitatearen eta publizitatearen garai berrietara guztiz egokituz.

Gaitasun horiez gain, futbol zelai berriak honako kontzeptu hauek hartuko ditu kontuan, gizarte mailan: irisgarritasun unibertsala, segurtasuna, erosotasuna edo environmentally friendly izateko zerbitzu berriak eta batez ere, diseinu zorrotz baten bidez, Osasuna Klub Atletikoko jarraitzaileen irudikapena eta partaidetza zentzua indarberritzea.

LKS KREANek ACR eraikuntza enpresa nafarrarekin eta Vaillo & Irigaray Architects eta Benito Chocarro Arquitectos estudioekin bat eginez aurkeztu du lehiaketako proposamena.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Compartir