29/07/2018

LKS KREAN Arkitektura-k Zubiarte merkataritza guneko berrikuntza amaitu du

LKS KREAN Arkitektura Zubiarte merkataritza guneko berrikuntzaren protagonista izan da 2015 urtetik, lehenengo zirriborroetatik, proiektuen ardura eta obra zuzendaritzara. Bilboko Abandoibarra auzoaren hiri merkataritza gunea da hau eta 2004. urtean LKS KREAN-ek bere proiektuan eta obra zuzendaritzan hartu zuen parte.

Berrikuntzaren helburua merkataritza eskaintza berrantolatzea da, arropa denda guztiak solairu batean bilduz, jatetxeen gunea handituz eta “Mediamarkt” bezalako operadore handiak gehituz, “aingura” komertzial moduan. Estrategia honek Bilboko hirigunean eskaintzen den aisialdi indartsua lehiatzeko aukera ematen duen merkataritza gunea berritzea bilatzen du. Aldi berean, goiko solairuaren eta fatxaden ikusgarritasuna hobetzen da, baranda eta karelak beirazko elementuekin ordezkatuz, zirkulazio elementuak eremu ikusgarriagoetan lekualdatzen dira eta zeharkako argiztapen kristalezko pasarela berriak gehitzen dira, eraikinak bateratuz eta lokalen arteko zirkulazioa hobetuz. Horrez gain, mall gunea komertzialki aktibatuko da, haurrentzako parke eta janari postu berrien bidez, Zubiarte bezeroarentzako esperientzia berri bat eskaintzeko asmoz.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir