26/06/2018

LIEBHERR-ek hozkailu fabrika berri bat ireki du indian, LKS Ingeniaritza eta Arkitektura-k burututako proiektua

LIEBHERR-ek bere etxetresna elektrikoen dibisioko lehen fabrika ireki du Indian eta LKS Ingeniaritza eta Arkitekturak parte hartu du proiektu honetan.

Fabrika 200.000 m²-ko lursail batean dago eta etorkizunean handitu ahal izateko lekua dauka. Bere instalazio moderno eta moldagarrietan, urtean 500.000 unitate hozkailu ekoiztu ahal izango dira.

Lehenengo fasean eraikitako azalera 40.000 m² ingurukoa da eta ekoizpen eremuaz gain, biltegia, bulegoak, laborategiak eta bestelako eremu osagarriak ere barne hartzen ditu.

Aipagarria da aire girotua eta airearen tratamendua daukan hozkailu fabrika bakarra dela Indian, ekoizpenean hautsaren inpaktua gutxitzeko helburuarekin. 

Ingurumenaren arloan, euri-uren kudeaketa ere nabarmendu behar da, Indian baliabide urria baita. Euri-denboraldian lurpeko deposituetan biltzen da, gero lurpeko akuiferoak berriro kargatzeko. Gainera, ur grisak birziklatzen dira ureztapena eta beste erabilera batzuetarako.

LKS Ingeniaritza eta Arkitekturak emandako zerbitzuak honako hauek dira: diseinu fase osoa, aurretiko azterketetatik ingeniaritza zehatzera, lanen gainbegiratzea eta kudeaketa eta lanetarako eta jarduerarako baimenak lortzea.

Info +: 
Piyush Gujrathi. pgujrathi@lks-global.com

David Salgueiro. dsalgueiro@lksgroup.com
                                                                            

 

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

Compartir