25/05/2018

LKS Ingeniería S. Coop-ek Arabako Parke Teknologikoan egin du bere Batzar Nagusia eta bertan ospatu ditu lurralde horretan daramatzan 20 urteak

Arabako Parke Teknologikoa. Gasteizen, 2018ko maiatzaren 25ean. LKS Ingeniería S. Coop-en bazkideak izan dira sortu berri den KREAN marka ezagutzeko aukera izan duten lehenak. MONDRAGON Taldean integratutako kooperatibak sortu du KREAN, eskuratzeko produktuen diseinua eta eraikuntza, eta negozio berrien sustapena eta egituraketa bideratzeko. 

KREAN markaren aurkezpena LKS Ingeniería S. Coop-en Batzar Nagusiaren baitan egin da. Bazkideek onartu egin dituzte 2017ko kontuak eta kudeaketa Arabako Parke Teknologikoa egin den ekitaldian zehar. Hain zuzen, aurten egin ditu 20 urte Arabako bulegoak. Bi hamarkada hauetan garrantzi handia izan du Arabaren eraldaketan, bezero izan baititu, besteak beste, Gamesa, Baskoniaren Kirol-Hiria edota Gasteizeko Garraioaren Hiria.

LKS Ingeniería S. Coop-ek jarraitu egingo du ingenieritza eta arkitektura arloko zerbitzuak ematen eta KREAN marka berria proiektu handietarako geratuko da, bereziki, higiezinen eremuan eta energiaren arloan. Bere helburua bezeroei hasieratik bukaeraraino zerbitzua ematea da, esku artean dituzten proiektuak sortzen, diseinatzen, baloratzen, programatzen eta eraikitzen laguntzeko, goitik behera. Horren baitan sartzen da negozio berrien oinarri juridikoa definitzen eta negozioak behar duen finantza arloko egitura osatzeko laguntzea.

20 urteko ibilbidea Araban

Nahita aukeratu da KREAN aurkezteko Arabako Parke Teknologikoa. Izan ere, 20 urte bete ditu aurten Arabako bulegoak. 1998. urteko azaroaren 18an zabaldu zen lehen aldiz. Une hartan, langile bakar bat eta fax makina bat zeukan, besterik ez. Langile hura, Jesús García Camargo, bulegoaren arduraduna da gaur egun. “Dagoeneko ez daukagu fax makinarik” dio, txantxetan, igaro den denborari erreparatuta, “baina akordatzen naiz hainbat orrialde iristen zirenean, denetan ‘urjentea’ hitza errepikatuta, gaueko orduetan”. 

Faxari, jakina, teknologia berriek hartu diote aurre eta pertsona bat izatetik, bulegoa 60 bat izatera pasatu da. Bi hamarkada hauetan bulegoak askotariko zerbitzuak eman ditu, eskuratzeko prest ematen diren produktuen arlokoak, arkitekturaren eta industriaren eremukoak, baita zerbitzu profesionalak ere, eraikuntzaren eta sustapenaren arloan. Eta mundu osoko bezeroekin aritu da. Batzuk hasiera-hasieratik izan dituzte ondoan, Michelín, esate baterako, lehenbiziko bezeroa izan zen eta gaur egun oraindik ere halaxe izaten jarraitzen du. 

Aise esan daiteke 20 urte hauetan, bulego honek bultzada eman diola Arabako lurraldearen eraldaketari. Izan dituzten bezeroei begiratzea baino ez dago, hor egon dira Gamesa, Gasteizeko Garraioaren Hiria edo Baskoniaren Kirol-Hiria, adibidez. Baina bere eragina hori baino zabalagoa izan da, izan ere, tarte guzti honetan bere negozioa nazioartekotu egin du eta gaur egun mundu osoan ditu bezeroak, Liebher, Indian; Liverpool Mexikon; edo Irizar Marokon, besteak beste. 

 

 

 

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65.

Compartir