03/06/2016

LKSren 25. urteurrena ospatzeko, ekitaldi soziokultural batean elkartuko dira 700 pertsona baino gehiago, Tabakaleran

• Datorren ostiralean ospatuko dute XXV. urteurrena LKSko bi kooperatibek, zerbitzu profesionaletakoak eta ingeniaritzakoak, Tabakaleran.

• Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren barruan egingo da ekitaldia, “Kaixo Future”, erakundearen sortzaile eta bazkide guztien omenez.


Urteroko batzarra egingo dute datorren ostiralean, maiatzak 27, LKS eta LKS Ingeniaritza kooperatibek —MONDRAGON Korporazioa—, eta, bide batez, sorreraren XXV. urteurrena ospatuko.

1991n sortu zen LKS, enpresa-proiektu independente gisara, Caja Laboralaren Enpresa Sailak 30 urte luzez metatutako eskarmentua eta zerbitzuak baliatuz. Egun, bi sozietate kooperatibo gidari ditu LKS markak, ingeniaritzaren eta zerbitzu profesionalen alorrekoak biak, eta hogei bat sozietate partaidetu eta bazkide. Zerbitzu-eskaintza oso zabala ematen du taldeak bere jarduera-eremuetan. Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean du egoitza nagusia LKSk; bulegoak, berriz, Madrilen, Bartzelonan, Bilbon, Donostian, Málagan, Iruñean, Astilleron eta Gasteizen, eta ordezkaritza zabala nazioartean: Txinan, Kolonbian, Costa Rican, Frantzian, Indian, Perun eta Uruguain, eta, duela gutxitik, Mexikon.
     
Kultura kutsuko ekitaldia
 
Urteroko batzarrak egin ondoren taldeko sailek, Tabakalera eraikinaren patioan egingo da ospakizuna, kutsu sozial eta kultural nabarmenekoa, Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren barruan. LKSko 700 parte-hartzaileek  baino gehiago jaso dute ekitaldirako gonbita, bai eta taldearen sortzaileek ere, zeinei omenaldi beroa egingo baitzaie. Bideo baten bidez erakutsiko da LKSren historia: sortzaileen adierazpenak, taldearen sorrera eta garapenaren gakoak, lorpen nagusiak…, hau da, gure herriko zerbitzu profesionalen eta ingeniaritzaren arloan protagonista nagusietako bat den erakundearen urrats aipagarrienak.

Ospakizunean izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia eta MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu orokorreko presidente Javier Sotil.
 
Atzoko eta gaurko kideak dira LKSren ardatza eta arima, eta haientzat, hain zuzen ere, antolatu da omenaldia eta aintzatespen-ekitaldia. “Elkarlanean diharduten ehunka profesionalen historiaz ari gara, elkarrekin sortu eta garatu baitute egun mugarik gabeko mundu bati begira dagoen proiektu kolektibo ikusgarri hau". LKSko bi kooperatibetako lehendakarien hitzak ditugu, Aitor Lejarzegi eta Iñaki Ormaetxerenak alegia. Bikain adierazten du esaldi horrek taldearen 25. Urteurreneko ospakizunen esanahia eta goiburua: KAIXO FUTURE.

LKSri buruzko zenbait datu 
www.lks.es – 25 urte 1991-2016

Ezagutzari loturako enpresa berritzailea da LKS, eta 25 urteko eskarmentua du jada. Ezaguna da bere lantaldeen talentua, eta Euskaditik mundu osora ari da hedatzen. Berrikuntza, ezagutza eta sormena ditu ezaugarri nagusi Euskal Herriko zerbitzu profesionalen eta ingeniaritzaren erreferentzia nagusietakoa den MONDRAGON Korporazioko erakunde horrek. Arkitektura, ingeniaritza eta teknologia zein kudeaketa aholkularitzako alorretan duen eraldatze-gaitasuna jartzen du LKSk enpresa eta erakundeen zerbitzura, bai eta Euskadin dituen abokatu-bulegoak ere.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

KREANeko arkitektoei egindako elkarrizketa Arrasateko Musika Eskolari buruzkoa da, proiektu berezi gisa.

Compartir