26/07/2016

LKS-k PCM zerbitzuak eskainiko ditu Kolonbian palma olio gordina erauzteko instalazio bat eraiki eta abiarazteko

RIOPAILA CASTILLA Kolonbiako nekazaritza-industriako enpresa bat da, eta 97 urteko esperientzia dauka merkatu nazionalean eta nazioartekoan. Azukrearen, eztiaren eta alkohol erregaiaren ekoizpenean eta merkaturatzean aitzindari da, eta palma-olioaren ekoizpenera dibertsifikatzeko prozesua hasi du. Horretarako, LKS aukeratu du olio gordina erauzteko irekiko duen instalazio berriaren osoko gerentzia (Procurement and Construction Management) eta aholkularitza teknikoa eramateko. Instalazioa Santa Rosaliako udalerrian egongo da, Vichadako departamenduan (Kolonbia).

Proiektuaren bidez, orduko 10 tona fruitu prozesatzeko gaitasuna duen instalazio bat eraiki eta abiaraziko da, baita hainbat obra osagarri burutu ere: ura erauzteko lurpeko putzua, uren tratamendua, ura banatzeko sistemak, elektrizitatea, galdara, hondakinak prozesatzeko instalazioak eta instalazio administratiboak, funtzionamendu-instalazioak eta mantentze-lanetakoak, bideak, maniobra-lekuak eta zamalanetarako guneak.

Proiektua Llanos Orientales delako zonaldean kokatuko da. Oso gune aberatsa da ingurumenaren zein kulturaren aldetik, eta zaila da bertara iristea. Herrialdearen heren bat hartzen du, eta Orinokoraino eta Venezuelako mugaraino iristen da. Horri lekuaren klima-baldintzak eransten badizkiogu, enpresak erronka handia du aurrean, maila teknikoan eta logistikoan zein iraunkortasunari dagokionez.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

Compartir