29/07/2016

LKS Ihoben izango da Euskal Administrazio Publikoen erosketa eta Kontratazio publiko berderako politika komuna ezarriko duen erakunde arteko mahaian

2016an zehar, 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako II Programa jarriko da martxan, eta nobedade nagusitzat dauka Euskadiko administrazio-maila guztiak barne hartuko dituela. 16 organismo publiko bertaratuko dira Erakunde arteko Mahaira. Enpresa publikoen aldetik, VISESA, AZPIEGITURA, SPRILUR, URA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta IHOBE bera izango dira. Administrazioaren izenean, berriz, hiru Foru Aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta Etxebizitza eta Hezkuntza Sailek parte hartuko dute.

Erosketa eta Kontratazio Berdeak ahalmen garrantzitsua dauka Euskadin, kapitulu horrek urteko aurrekontu osoaren ehuneko handia eta BPGd-aren % 8 hartzen duelako. Horrez gain, Erakunde arteko Mahaiaren emaitzek EAEko sektore publikoaren energia-iraunkortasunari buruzko irailaren 22ko 178/2045 DEKRETU onartu berriaren emaitzak osatzen dituzte, lege horrek erosketa publiko sendoa, egituratua eta partekatua behar duen heinean.

Erakunde arteko Mahaien helburuak dira, besteak beste, organismo bakoitzaren kontratazio-ereduak eta -tresnak berrikustea eta eragile guztiek hitzarmena sinatzea. Hitzarmen horren bidez, eragileek erosketa publiko berdea sustatzeko konpromisoa hartuko dute, ingurumena pisuzko alderditzat ezarrita euskal administrazio publikoaren lizitazio guztietan.

Orain arte, hainbat Gidaliburu Tekniko egin dira, eta, horiek, era berean, urbanizazioak, eraikinak, inguratzaileak, zoladurak eta estalkiak erosteko irizpideak ezartzeko balio izan dute.

KREAN NEWS

KREAN NEWS

KREAN NEWS

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 16:30ean izango den webinar batean, Xabier Gorrotxategik, KREANeko Ingeniari Zibila/ITOPk, URAGUAren helburuak eta irismena aurkeztuko ditu.

Sergio De Jaime KREANeko arkitektoak Go Green Materials proiektuaren emaitzak zabaltzeko eta kontrastatzeko jardunaldian parte hartu du, joan den apirilaren 30ean, Bilboko BUILD:INNen egoit

DIARADESIGNeko (KREANen integratutako diseinu taldea) gure lankide Nora Inorizak urtebete baino gehiago darama Euskadi Irratiarekin elkarlanean BAIPASA programan, eta bere esperientzia eta ezagutza

Compartir